23. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORISOAIN

2021eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Orisoaingo Udalak, 2020ko abenduaren 2an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2021eko plantilla organikoa.

2020ko 294. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 21ean, eta ondoren jendaurrean egon da 15 egun baliodunean. Ezarritako epean inork ez du alegaziorik aurkeztu.

Horrenbestez, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan ezarritakoari jarraituz, behin betiko onetsirik gelditzen da Orisoaingo Udalaren 2021eko plantilla organikoa, eta indarrean sartuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari igorri beharko zaio plantilla organikoaren kopia, behin betiko onespena jaso eta hilabeteko epean.

Orisoainen, 2021eko urtarrilaren 17an.–Alkatea, Alexandre Duró Ca-zorla.

2021EKO PLANTILLA ORGANIKOA

Udalak Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasunarekin partekatutako lanpostuak:

Funtzionarioak:

• Idazkaria (hutsik).

Lan-kontratudunak:

• Administrari-ofiziala (hutsik).

• Administrari laguntzailea (hutsik).

• Administrari laguntzailea (hutsik).

• Administrari laguntzailea (hutsik).

• Administrari laguntzailea, %20ko lanaldia (hutsik).

Iragarkiaren kodea: L2100799