23. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LONGIDA

2021eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da 2021eko plantilla organikoa, eranskinean zehazten baita; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatutakoarekin. Hasierako onespenaren erabakia argitara eman zen 2020ko 294. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 21ean.

Longidan, 2021eko urtarrilaren 15ean.–Alkatea, Roberto Zazpe Bariain.

2021EKO PLANTILLA ORGANIKOA

–Lan-araubideko langile finkoak:

Lanpostuaren izena: Administrari-ofiziala. Maila: C. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %23,52. Lanaldi mota: partziala, lanaldiaren %42,5. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostu kopurua: bat. Egoera: hutsik.

–Aldi baterako lan-kontratudunak:

Lanpostuaren izena: Zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: E. Mailako osagarria: %15. Lanaldi mota: partziala, lanaldiaren %50. Egoera: jardunean.

Lanpostuaren izena: administrari-ofiziala. Maila: C. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %23,52. Lanaldi mota: partziala, lanaldiaren %42,5. Egoera: jardunean.

–Lan-kontratudun finkoen izenen zerrenda:

Administrari-ofiziala: Beatriz Beroiz Erdozain. Eszedentzian.

–Aldi baterako lan kontratudunen izenen zerrenda:

Zerbitzu anitzetako enplegatua: Ana Aldunate Errea.

Administrari-ofiziala: María Lourdes Milagros Armendariz.

Iragarkiaren kodea: L2100577