23. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITURMENDI

Alkatetzaren eskuordetzea

Udal honetako alkate udalburuak, 2021eko urtarrilaren 18an, osorik jasotzen den ebazpen hau eman zuen:

Gaixotasun-baja dela-eta, eta ikusirik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuko 44 eta 47. artikuluetan ezarritakoa, honako honen bidez,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Alkatearen eginkizun guztiak lehen alkateorde Francisco Javier Beraza Lanzen esku uztea, 2021eko urtarrilaren 18tik hasita, gaixotasun-bajak irauten duen bitartean.

Bigarrena.–Dekretu hau interesdunari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea. Edonola ere, eskuordetzeak dekretu honen dataren biharamunetik aurrera izanen ditu ondorioak.

Hirugarrena.–Udalbatzari honen berri ematea, egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

Iturmendin, 2021eko urtarrilaren 18an.–Alkatea, Imanol Arbizu Per-piña.

Iragarkiaren kodea: L2100853