23. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Galar zendeako Udalak, 2020ko abenduaren 17an egin osoko bilkura berezian, honako hau

ERABAKI ZUEN:

1. Hasiera batez onestea entitate honen 2021eko ekitaldirako aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak, eta jendaurrean edukitzea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. artikuluan ezarri bezala.

Onetsitako aurrekontua udal idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

Getze Galarren, 2021eko urtarrilaren 12an.–Alkatea, Óscar Amóztegui Recalde.

Iragarkiaren kodea: L2100707