23. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EULATE

2021eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Jendaurreko epea iragan da, eta inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, behin betiko onetsi dira 2021eko plantilla organikoa eta langileen izenen zerrenda, 2020ko abenduaren 31koa, arau hauek xedatutakoari jarraikiz: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren 19. eta 20. artikuluak. Hasierako onespenaren erabakia 2020ko 294. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 21ean.

2021EKO PLANTILLA ORGANIKOA

Funtzionarioen izenen zerrenda

Lanpostua: idazkaria, Aranaratxeko eta Larragoako udalekin partekatua.

Bateraezintasuneko osagarria: %35,00.

Lanpostuko osagarria: %13,72.

Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10.

Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Hutsik.

Lan-kontratudunen zerrenda

a) Lanpostua: administrari laguntzailea, Aranaratxeko eta Larragoako udalekin partekatua.

Ordainsariaren maila: D.

Lanpostuko osagarria: %15.

Mailako osagarria: %12.

Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Hutsik.

b) Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua.

Ordainsariaren maila: D.

Lanpostuko osagarria: %19,99.

Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10.

Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Hutsik.

Izenen zerrenda

a) Idazkaritza: Sara Lana Cambra.

Egoera: hutsik. Maila: A.

Administrazio-kontratuduna.

Sarrera data: 1996ko abenduaren 4a.

b) Administrari laguntzailea: Yoana Pérez García.

Egoera: jardunean. Maila: D.

Administrazio-kontratuduna.

Sarrera data: 2014ko urtarrilaren 1a.

c) Zerbitzu anitzetako enplegatua: Javier Sanz Lecea.

Egoera: hutsik. Maila: D.

Administrazio-kontratuduna.

Sarrera data: 2006ko azaroaren 1a.

Eulaten, 2021eko urtarrilaren 8an.–Alkatea, María Idoya Martínez de La Hidalga Jáuregui.

Iragarkiaren kodea: L2100780