23. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

2021eko lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa

Etxalarko Udalak, 2021eko urtarrilaren 14an eginiko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

1.–Onestea Etxalarko Udalaren zerbitzura dauden langileen lan egutegia 2021. urterako. Horrenbestez, hauek izanen dira jaiegunak, eta horietan udal bulegoak itxita egonen dira:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Otsailaren 16a: Tokiko besta (Astearte-inautea).

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 1a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 2a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 5a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Abuztuaren 16a, 17a eta 18a: Herriko bestak.

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre María Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

2.–Onestea Etxalarko Udalaren zerbitzura dauden langileen lanaldiaren banaketa 2021erako, egiazko 1.592 lanorduetan finkatzen dena urteko. Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da. Lan ordutegia betetzeko eta aipatu lanorduak ez gainditzeko, egun balioduna izanen da, baina zerbitzurik gabekoa, 2021eko abenduaren 7a.

3.–Aditzera ematea baliogabeak izanen direla 2021. urtean, epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta lehen aipatutako udal bulegoetako jaiegunak.

4.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta udalaren web-gunean, orok jakin dezan.

Etxalarren, 2021eko urtarrilaren 15ean.–Alkatea, Miguel María Irigoien Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: L2100875