23. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

7/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Hasiera batez onetsita 7/2020 aurrekontu-aldaketa (kreditu-gehigarria), 2020ko aurrekontuan; hasiera batean onesteko erabakia argitaratuta, 2020ko 288. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 20an, eta jendaurreko epea iraganda inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onesten da aipatu aurrekontu-aldaketa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Hona haren laburpena kapituluka:

–Kreditua goititzen duten gastu-kapituluak:

GASTUAK

ZENBATEKOA

IV. KAPITULUA

27.052,00 euro

GASTUAK, GUZTIRA:

27.052,00 euro

–Gastu-kapitulu beheitituak:

DIRU-SARRERAK

ZENBATEKOA

I. KAPITULUA.–LANGILERIA GASTUAK

27.052,00 euro

GASTU BEHEITITUAK, GUZTIRA:

27.052,00 euro

Argitara ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela bide hauetako bat erabiliz:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean aurkeztuz Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Castejonen, 2021eko urtarrilaren 15ean.–Alkatea, David Álvarez Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L2100686