23. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

2021eko aurrekontua. Behin betiko onespena

2020ko 294. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 21ean, Berriobeitiko Udalaren 2021eko aurrekontu orokor eta bakarraren espedientea hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da 2021eko aurrekontu orokor eta bakarra. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuari jarraikiz.

DIRU-SARRERAK:

1.–Zuzeneko zergak: 2.496.576,93 euro.

2.–Zeharkako zergak: 100.000,00 euro.

3.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 726.611,43 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 1.425.556,06 euro.

5.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak: 287.050,00 euro.

7.–Kapital transferentziak: 100.000,00 euro.

Guztira: 5.135.794,42 euro.

GASTUAK:

1.–Langileria gastuak: 1.335.163,62 euro.

2.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 2.227.417,62 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 977.113,18 euro.

5.–Kontingentzietarako eta beste ustekabe batzuetarako funtsa: 22.000,00 euro.

6.–Inbertsio errealak: 574.100,00 euro.

Guztira: 5.135.794,42 euro.

Berriobeitin, 2021eko urtarrilaren 19an.–Alkatea, Raúl Julio Bator Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2101012