23. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEINTZA-LABAIEN

Akats zuzenketa

Oharturik akats bat badela 2021eko aurrekontua hasiera batez onesteko iragarkian, 2021eko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 14koan, bidezko da zuzentzea.

Honako hau dioen tokian: “2021eko aurrekontua. Hasierako onespena.

Beintza-Labaiengo Udalak 2020ko abenduaren 22an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2021. urteko aurrekontu orokorra.

Kontuan harturik Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 271. artikuluan ezarritakoa, espedientea jendeuarrean egonen da Idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hamabost egun balioduneko epean. Interesdunek aztertu eta erreklamazioak aurkeztu ahalko dituzte epe horretan”.

Honako hau behar du: “2021eko aurrekontua. Hasierako onespena.

Beintza-Labaiengo Udala, 2020ko abenduaren 21ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2021. urteko aurrekontu orokorra.

Kontuan harturik Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 271. artikuluan dioena, espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hamabost egun balioduneko aldian. Interesdunek aztertu eta erreklamazioak aurkezten ahalko dituzte epe horretan”.

Beintza-Labaien, 2021eko urtarrilaren 18an.–Alkatea, Jon Telletxea Juanenea.

Iragarkiaren kodea: L2100873