23. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEINTZA-LABAIEN

Akats zuzenketa

Oharturik akats bat badela 2021eko plantilla organikoa hasiera batez onesteko iragarkian, 2021eko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 11koan, bidezkoa da zuzentzea.

Honako hau dioen tokian: “2021eko plantilla organikoa. Hasierako onespena.

Beintza-Labaiengo Udalak, 2020ko abenduaren 22an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2021eko plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 271. eta 235. artikuluek xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hamabost egun baliodunean. Herritarrek nahiz interesdunek aztertu eta erreklamazioak aurkezten ahalko dituzte epe horretan”.

Honako hau behar du: “2021eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Beintza-Labaiengo Udalak, 2020ko abenduaren 21ean egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen langileen 2021eko plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 271. eta 235. artikuluek xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hamabost egun baliodunean. Herritarrek nahiz interesdunek aztertu eta erreklamazioak aurkezten ahalko dituzte epe horretan”.

Beintza-Labaienen, 2021eko urtarrilaren 18an.–Alkatea, Jon Telletxea Juanenea

Iragarkiaren kodea: L2100867