23. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARGOTA

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Bargotako Udaleko Kudeaketa Batzordeak, 2021eko urtarrilaren 19an egin osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea 2021eko ekitaldiko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai, 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuarekin.

Epe hori inork erreklamaziorik aurkeztu gabe burututa, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da.

Bargotan, 2021eko urtarrilaren 20an.–Batzorde Kudeatzaileko burua, Cristina Remírez Marquínez.

Iragarkiaren kodea: L2101019