23. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1/2021 EBAZPENA, urtarrilaren 8koa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez interes sozialeko deklaratzen baitira zenbait proiektu, kultur jarduera eta ereduko programa, Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta haren zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legean xedatutakoarekin bat etorriz.

2020ko urriaren 1etik 31ra arte, besteak beste, honako pertsona eta entitate hauek eskaera aurkeztu zuten proiektuak, kultur jarduerak edo ereduko programak interes sozialeko deklaratzeko:

ESKATZAILEA

PROIEKTUAREN TITULUA

Literatura y Sociedad kultur elkartea

Diego de León, Beraskoaingo kondea

Orreagako Kolegiataren Lagunen Elkartea

Kultura-jarduerak Orreagako kolegiataren ondarea eta esanahia sustatu eta defendatzeko

Tafallako Andre Mariaren parrokia

Tafallako Andre Mariaren parrokia zaharberritzea

“Los amigos del arte” musika elkartea

Hari bikoitza, konpromiso bikoitza

En Buen Sitio Producciones SL

Living Kultur

Azkoiengo San Joan Ebanjelariaren parrokia

Azkoiengo sakristia monumentala zaharberritu eta balioesteko proiektua

“Henri Lenaerts” fundazioa

Henri Lenaerts Nafarroan finkaturiko artista belgikarraren pentsamendua eta lana ezagutzera eman, erakutsi eta garatzea Foru Komunitateko herritarren artean

Navarra Cultural fundazioa

“El Llano, Eje Socioeconómico de Cintruénigo” dokumental historikoa

Paso Viviente elkartea

Kristoren nekaldiaren, heriotzaren eta pizkundearen antzezpena

Oibarko Babesaren Kristo Santuaren adiskideen elkartea

Oibarko Santa Maria baselizako zutabeak, oinarriak eta xakeztatuak zaharberritzea

Nafarroako almadiazainen kultur elkartea

Almadiaren Museoa

Paz de Ziganda Ikastolako Helduen Abesbatza

“Abestu gure Queen” Abesbatza eta banda kontzertuak Queen taldearen musikarekin

Gaztelu aisialdi eta kultur elkartea - Amaiur

Amaiurko gazteluko aztarnategi arkeologikoa dinamizatzea eta Aranzadi Zientzia Elkarteak Amaiurko gazteluan (Baztan) egindako indusketa lanetan aurkitutako elementu arkeologikoak balioestea

Untzueko San Millán parrokia

Untzueko San Millan parrokiako erretaula zaharberritzea

Guaixe fundazioa

Nafar Kultura Euskaraz Sustatzen

“Buztintxuri” erraldoi eta buruhandien konpartsa

Buztintxuriko konpartsa txikia eta buruhandiak

María Forcada fundazioa

María Forcada fundazioak egin beharreko zenbait jarduera

“La Pamplonesa” Iruñeko musika bandaren kultur elkartea

“La Pamplonesa” musika bandaren urteko jardueren ereduko programa

Eguzki Art Zinema SL

Ombuaren Itzala (La Sombra del Ombu), autore-zinema ekoizteko modu berri bat

Misterio de Obanos fundazioa

Obanosko misterioa eta aldi bereko jarduerak

San José Abesbatza elkartea

“Coro In tempore” abesbatzaren 2021. urteko programazioa

Irurtzungo Aizpea taldea elkartea

Irurtzun Euskara eta Kultura 2021

Marcos Perera Ortiz

Navarra, Tierra de Cine film laburren lehiaketa

Aralarko San Migel santutegia

Lakuntzetxe edo Deierriko etxea zaharberritzea (XII. mendekoa eta Aralarko San Migel santutegiari eratxikia)

Fiteroko Santa María la Real parrokia

Fiteroko parrokiako Erdi Aroko kutxatilak

Lesakako Roqués Organoaren Lagunen Elkartea

Lesakako Roqués Organoaren Lagunen Elkartearen jarduketa-plana

Mendigorriko San Pedro apostoluaren parrokia

Goiko balaustrada eta elizaren goiko fatxadako floroien konponketa eta presako berreraikitze-lana

Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 12. artikuluan aurreikusitako jarduketak egin ondoren, Mezenasgo Batzordeak eskaera hauek eta dagokien dokumentazioa igorri zizkion Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluari, ebaluazioa egin zezan.

Eskaerak baloratu ondoren, Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluak, 2020ko abenduaren 20an, proposamen bat igorri dio Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiari, interes sozialeko deklara ditzan kulturalak diren proiektuak, jarduerak eta ereduko programak, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta haren zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legearen 2.2 artikuluan ezarritakoarekin, hala hartuak izatea merezi dutenez legezko testu horren 6.2 artikuluan aurreikusitako irizpideak aplikatuz.

Ereduko programa interes sozialekotzat deklaratzeko proposamen bati dagokionez, zehazki Guaixe Fundazioak aurkeztutakoari dagokionez, uste da gehiago zehaztu behar direla eskatutako ereduko programako jarduerak, hurrengo urteetan garatu beharrekoak; beraz, ez da bidezkoa aurkeztutako proiektua ereduko programa deklaratzea, eta bai interes sozialekoa, betiere 2021eko abenduaren 31ko bukaera datarekin.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta bere zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legean eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduan xedatutakoari jarraituz,

EBAZTEN DUT:

1. Ebazpen honen I. eranskinean ageri diren kultur jarduerak eta proiektuak interes sozialeko deklaratzea.

2. Ebazpen honen II. eranskinean azaltzen diren kultur jardueren eta proiektuen ereduko programak interes sozialeko deklaratzea.

3. Ebazpen honen III. eranskinean ageri diren kultur jarduerak eta proiektuak interes sozialeko deklaratzea, 2021eko abenduaren 31ko bukaera datarekin betiere, eta ez ematea ereduko programaren izaera.

4. Proiektuak eta jarduerak gauzatzen diren bitartean bakarrik izanen du indarra interes sozialeko deklarazioak.

5. Interes sozialeko proiektuak eta jarduerak dituzten pertsona edo entitateak Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 22. artikuluak ezartzen dituen betebeharrei daude loturik, bai proiektuari, kultur jarduerari edo ereduko programari dagokionez, bai zerga administrazioari dagokionez.

6. Proiektua edo kultur jarduera interes sozialeko deklaratuta ere, onuradunek berdin-berdin eskuratu beharko dituzte hura gauzatzeko lizentzia, baimen edo komunikazioak, horiek ematea, zeinek bere eskumenen esparruan, beste erakunde batzuei dagokienean.

7. Interes sozialeko deklaratzen diren proiektuak eta kultur jarduerak Nafarroako Gobernuaren Atarian argitaratuko dira, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 25. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

8. Pertsona eta entitate onuradunek “Mecna zigilua” anagrama erabiltzen ahalko dute beren komunikazio, aurkezpen, argitalpen eta dokumentuetan; baldin eta zerikusia badute interes sozialeko deklaraturik dauden proiektuekin, kultur jarduerekin edo ereduko programekin.

9. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Idazkaritza Tekniko Nagusira, Nafarroako Foru Ogasunera eta Kultur Mezenasgoaren Batzordera.

10. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2021eko urtarrilaren 8an.–Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusia, Ignacio Apezteguía Morentin.

I. ERANSKINA

Kultur jarduerak eta proiektuak

ESKATZAILEA

PROIEKTUAREN TITULUA

BUKAERA EGUNA

Literatura y Sociedad kultur elkartea

Diego de León, Beraskoaingo kondea

2021/12/31

Tafallako Andre Mariaren parrokia

Tafallako Andre Mariaren parrokia zaharberritzea

2021/12/31

En Buen Sitio Producciones SL

Living Kultur

2021/12/31

Azkoiengo San Joan Ebanjelariaren parrokia

Azkoiengo sakristia monumentala zaharberritu eta balioesteko proiektua

2022/5/1

Navarra Cultural fundazioa

“El Llano, Eje Socioeconómico de Cintruénigo” dokumental historikoa

2021/3/15

Oibarko Babesaren Kristo Santuaren adiskideen elkartea

Oibarko Santa Maria baselizako zutabeak, oinarriak eta xakeztatuak zaharberritzea

2023/1/31

Paz de Ziganda Ikastolako Helduen Abesbatza

“Abestu gure Queen” Abesbatza eta banda kontzertuak Queen taldearen musikarekin

2025/12/31

Untzueko San Millán parrokia

Untzueko San Millan parrokiako erretaula zaharberritzea

2025/12/31

Eguzki Art Zinema SL

Ombuaren Itzala (La Sombra del Ombu), autore-zinema ekoizteko modu berri bat

2022/10/31

San José Abesbatza elkartea

“Coro In tempore” abesbatzaren 2021. urteko programazioa

2021/12/31

Irurtzungo Aizpea taldea elkartea

Irurtzun Euskara eta Kultura 2021

2021/12/31

Aralarko San Migel santutegia

Lakuntzetxe edo Deierriko etxea zaharberritzea (XII. mendekoa eta Aralarko San Migel santutegiari eratxikia)

2021/8/31

Fiteroko Santa María la Real parrokia

Fiteroko parrokiako Erdi Aroko kutxatilak

2021/6/29

Lesakako Roqués Organoaren Lagunen Elkartea

Lesakako Roqués Organoaren Lagunen Elkartearen jarduketa-plana

2021/12/31

Mendigorriko San Pedro apostoluaren parrokia

Goiko balaustrada eta elizaren goiko fatxadako floroien konponketa eta presako berreraikitze-lana

2021/12/31

II. ERANSKINA

Kultur jardueren eta proiektuen ereduko programak

ESKATZAILEA

PROIEKTUAREN TITULUA

BUKAERA EGUNA

Orreagako Kolegiataren Lagunen Elkartea

Kultura-jarduerak Orreagako kolegiataren ondarea eta esanahia sustatu eta defendatzeko

2025/6/27

“Los amigos del arte” musika elkartea

Hari bikoitza, konpromiso bikoitza

2024/12/31

“Henri Lenaerts” fundazioa

Henri Lenaerts Nafarroan finkaturiko artista belgikarraren pentsamendua eta lana ezagutzera eman, erakutsi eta garatzea Foru Komunitateko herritarren artean

2025/8/31

Paso Viviente elkartea

Kristoren nekaldiaren, heriotzaren eta pizkundearen antzezpena

2025/12/31

Nafarroako almadiazainen kultur elkartea

Almadiaren Museoa

2025/12/31

Gaztelu aisialdi eta kultur elkartea - Amaiur

Amaiurko gazteluko aztarnategi arkeologikoa dinamizatzea eta Aranzadi Zientzia Elkarteak Amaiurko gazteluan (Baztan) egindako indusketa lanetan aurkitutako elementu arkeologikoak balioestea

2025/12/31

“Buztintxuri” erraldoi eta buruhandien konpartsa

Buztintxuriko konpartsa txikia eta buruhandiak

2023/12/31

María Forcada fundazioa

María Forcada fundazioak egin beharreko zenbait jarduera

2025/12/31

“La Pamplonesa” Iruñeko musika bandaren kultur elkar-tea

“La Pamplonesa” musika bandaren urteko jardueren ereduko programa

2025/12/31

Misterio de Obanos fundazioa

Obanosko misterioa eta aldi bereko jarduerak

2023/12/31

Marcos Perera Ortiz

Navarra, Tierra de Cine film laburren lehiaketa

2025/12/31

III. ERANSKINA

Kultur jarduerak eta proiektuak

ESKATZAILEA

PROIEKTUAREN TITULUA

BUKAERA EGUNA

Guaixe fundazioa

Nafar Kultura Euskaraz Sustatzen

2021/12/31

F2100354

Iragarkiaren kodea: F2100354