23. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

14/2021 EBAZPENA, urtarrilaren 19koa, Justiziako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ebazten baita Nafarroako Foru Komunitateko fiskal nagusiaren idazkari pertsonalaren lanpostua izendapen askearen bidez betetzeko deialdia, urriaren 21eko 278/2020 Ebazpenaren bidez onetsi zena.

Justiziako Ministerioaren martxoaren 1eko JUS/242/2018 Aginduaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Fiskaltzaren Bulegoko kidego orokorretako lanpostuen zerrenda onetsi zen. Agindu hori 2018ko 62. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 12koan.

Justiziako zuzendari nagusiak urriaren 21ean emandako 278/2020 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko fiskal nagusiaren idazkari pertsonalaren lanpostua izendapen askearen bidez betetzeko deialdia egin zen Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegoko eta Laguntza Judizialeko Kidegoko langileentzat.

Deialdian eskaerak aurkezteko ezarritako epea bukaturik, ikusi da izangai bakar bat aurkeztu dela. 2020ko abenduaren 10ean, Nafarroako Foru Komunitateko fiskal nagusiak proposamen loteslea biltzen duen txostena egin du, non hautagai horren aldeko balorazioa egiten baitu.

Hautagaia egokia dela ikusirik eta deialdian ezarritako baldintzak eta zehaztapenak bete direla egiaztatu ondoren, bat etorriz Justizia Administrazioko Funtzionarioen Sarrerari, haien Lanpostuak Betetzeko Moduari eta haien Lanbide Igoerari buruzko Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 60. artikuluan ezarritakoarekin, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak eta Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 266/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidaten ahalmenak,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko fiskal nagusiaren idazkari pertsonalaren lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia ebatzi dela xedatzea. Deialdi hori Justizia Zuzendaritza Nagusiaren urriaren 21eko 278/2020 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

2. Iñigo Uharte Pérez de Azpeitia jauna, Laguntza Judizialeko Kidegoko karrerako funtzionarioa, izendatzea Nafarroako Foru Komunitateko fiskal nagusiaren idazkari pertsonalaren lanpostuan aritzeko.

3. Esleitutako lanpostuaren jabetza hartzeko, Justizia Administrazioko Funtzionarioen Sarrerari, haien Lanpostuak Betetzeko Moduari eta haien Lanbide Igoerari buruzko Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 52. artikuluari jarraituko zaio.

4. Ebazpen hau argitaratzea Estatuko Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Gobernuaren Interneteko atarian (www.justicia.navarra.es).

Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Iruñean, 2021eko urtarrilaren 19an.–Justiziako zuzendari nagusia, Rafael Sainz de Rozas Bedialauneta.

Iragarkiaren kodea: F2101153