228. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

396/2021 EBAZPENA, irailaren 16koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez irekitzeko eta jarduteko baimena ematen baitzaio, Lanbide Heziketako irakaskuntzak eman ditzan, Barañaingo “Escuela de Estudios Profesionales de Navarra - EPNA” izeneko Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuari.

“Escuela Navarra de Estudios Profesionales SL” entitateak (IFK: B71427611) eskaera egin zuen, baimena eman zekion berak sustatutako Barañaingo “Escuela de Estudios Profesionales de Navarra-EPNA” Lanbide Heziketako ikastetxe pribatua irekitzeko eta jarduteko, emateko Lanbide Heziketako goi mailako hainbat prestakuntza zikloetako irakaskuntzak. Azterturik eskaera horren harira bideratutako espedientea.

Jarraikiz uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuaren II. tituluko I. kapituluan ezarritakoari (foru dekretu horren bidez ezartzen da Nafarroako Foru Komunitatean araubide orokorreko eta unibertsitateaz kanpoko irakaskuntza ematen duten ikastetxe pribatuak baimentzeko prozedura).

Erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak, eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak proposaturik,

EBAZTEN DUT:

1. Irekitzeko eta jarduteko baimena ematea Barañaingo “Escuela de Estudios Profesionales de Navarra-EPNA” izeneko Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuari. Baimen horrek ondorioak izanen ditu 2021-2022 ikasturtearen hasieratik aurrera, eta balio izanen du lanbide-arlo eta espezialitate hauetako goi mailako Lanbide Heziketako prestakuntza zikloetako irakaskuntzak emateko: Administrazioa eta Kudeaketa lanbide-arloko Administrazioa eta Finantzak espezialitatea nahiz Zuzendaritzarako Laguntza espezialitatea; Merkataritza eta Marketina lanbide-arloko Marketina eta Publizitatea espezialitatea nahiz Nazioarteko Merkataritza espezialitatea, eta Ostalaritza eta Turismoa lanbide-arloko Bidaia Agentziak eta Ekitaldien Kudeaketa espezialitatea.

2. Adieraztea ezen ikastetxearen datu hauek inskribatuko direla Nafarroako Gobernuko Unibertsitateaz Kanpoko Ikastetxeen Erregistroan:

–Ikastetxearen kodea: 31015030.

–Titularra: “Escuela Navarra de Estudios Profesionales SL” (IFK: B71427611).

–Izen generikoa: Lanbide Heziketako ikastetxe pribatua.

–Berariazko izena: “Escuela de Estudios Profesionales de Navarra-EPNA”.

–Helbidea: Sahats plaza, 1 eta 2.

–Herria: Barañain.

–Udalerria: Barañain.

–Baimendutako ikasketak:

Administrazioa eta Kudeaketa lanbide-arloko goi mailako Lanbide Heziketako prestakuntza zikloak, Administrazioa eta Finantzak espezialitatekoak eta Zuzendaritzarako Laguntza espezialitatekoak.

Merkataritza eta Marketina lanbide-arloko goi mailako Lanbide Heziketako prestakuntza zikloak, Marketina eta Publizitatea espezialitatekoak eta Nazioarteko Merkataritza espezialitatekoak.

Ostalaritza eta Turismoa lanbide-arloko goi mailako Lanbide Heziketako prestakuntza zikloa, Bidaia Agentziak eta Ekitaldien Kudeaketa espezialitatekoa.

–Baimendutako gehieneko osaera:

Bi unitate ziklo bakoitzeko (1. mailako bat eta 2. mailako bat); lehen mailakoak goizeko txandan izanen dira, eta bigarren mailakoak, berriz, arratsaldeko txandan. Gehienez ere 10 unitate eta 200 ikaspostu izanen dira, eta, txanda bakoitzean, gehienez ere 5 unitate eta 100 ikaspostu izan daitezke aldi berean.

3. Ikastetxeak modalitate presentzialean emanen ditu irakaskuntzak, goizeko eta arratsaldeko txandetan, astelehenetik ostiralera, 08:30etik 21:00etara.

4. Administrazio ondorioetarako, ikastetxea atxikiko zaio Iruñeko “María Ana Sanz” Administrazio, Merkataritza eta Informatikako ikastetxe bateratuari.

5. Baimen honek indarra izateko, alabaina, titularrak Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren esku jarri beharko ditu, baita eskola jarduera hasi aurretik jarri ere, titularrak aurkeztutako dokumentazioan ageri diren ekipamendua eta altzariak, eta emanen diren irakaskuntzen urteko egutegia eta ordutegia. Horiez gain, hezkuntza proiektua, urteko programazio orokorra eta bizikidetza plana aurkeztu beharko ditu 2021-2022 ikasturteko lehen hiruhilekoan.

Ohartarazi beharra dago, era berean, ikastetxeak bermatu beharko duela badituela nahikoa postu, eta postu horiek egokiak direla, baimendutako prestakuntza zikloetako lantokiko prestakuntzako lanbide moduluak egiteko.

6. Ikastetxeko titularrak ikastetxearen baimenaren aldaketa edo baimen berria eskatu beharko du ikastetxearen erregistroko datuak, ebazpen honen 2. atalean jasotakoak, aldatzen badira, edo instalazioak aldatzen badira, abenduaren 28ko 248/2011 Foru Dekretuaren 34. artikuluan ezartzen den moduan.

7. Ikastetxearen baimena abenduaren 28ko 248/2011 Foru Dekretuaren 35. artikuluan ezarritako kasuetan iraungiko da.

8. Ebazpen hau ikastetxearen titularrari jakinaraztea, eta aditzera ematea ezen haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

9. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

10. Ebazpen hau igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzura, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzura, Ikastetxeen Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalera, Ikasketak Antolatzeko Atalera, Iruñeko “María Ana Sanz” Administrazio, Merkataritza eta Informatikako ikastetxe bateratura eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora.

Iruñean, 2021eko irailaren 16an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

Iragarkiaren kodea: F2113836