228. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

381/2021 EBAZPENA, irailaren 9koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Uharteko “Escuela Vitae Huarte” Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuaren baimena irakaskuntza gehiago ezartzeagatik aldatzen baita, Lanbide Heziketako goi mailako heziketa zikloa irakasteko “Egokitzapen Fisikoa” espezialitatean.

Uharteko “Escuela Vitae Huarte” Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuaren titularra den “Format en Formació Profesional SL” entitateak eskaera egin zuen, baimena eman zekion Lanbide Heziketako goi mailako heziketa zikloa irakasteko “Egokitzapen Fisikoa” espezialitatean (ziklo hori araututa dago apirilaren 3ko 38/2019 Foru Dekretuan, zeinaren bidez ezartzen baitira Nafarroako Foru Komunitatean Egokitzapen Fisikoko goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma). Azterturik eskaera horren harira bideratutako espedientea.

Ikusirik Lanbide Heziketaren Zerbitzuak, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak aldeko txostenak eman dituztela.

Nafarroako Foru Komunitatean araubide orokorreko irakaskuntza ez-unibertsitarioa ematen duten ikastetxe pribatuak baimentzeko prozedura ezarri zuen uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuak 16. artikuluko e) letran ezarritakoari jarraikiz.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak proposaturik,

EBAZTEN DUT:

1. Uharteko “Escuela Vitae Huarte” Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzea irakaskuntzen eskaintza zabaltzeagatik, “Egokitzapen Fisikoa” izeneko Lanbide Heziketako goi mailako heziketa zikloa ere irakasteko. Baimenak ondorioak izanen ditu 2021-2022 ikasturtearen hasieratik aurrera.

2. Ikastetxearen datu hauek inskribatuko dira Nafarroako Gobernuko Unibertsitateaz Kanpoko Ikastetxeen Erregistroan:

Ikastetxearen kodea: 31014852.

Izen generikoa: Lanbide Heziketako ikastetxe pribatua.

Berariazko izena: Escuela Vitae Huarte.

Helbidea: Udaletxeko plaza, 5.

Herria: Uharte.

Udalerria: Uharte.

Titularra: “Format en Formacio Profesional SL”

Baimendutako irakaskuntzak:

–Lanbide Heziketako erdi mailako “Natur Ingurunean Gorputz eta Kirol Jarduerak Gidatzea” heziketa zikloa, “Gorputz eta Kirol Jarduerak” lanbide arlokoa. Osaera juridikoa: 4 unitate (2 lehenbiziko mailan eta 2 bigarren mailan); gehienez ere 120 ikaspostu, goiz eta arratsaldeko txandetan.

–Lanbide Heziketako goi mailako “Gizarte eta Kirol Animazioa eta Irakaskuntza” heziketa zikloa, “Gorputz eta Kirol Jarduerak” lanbide arlokoa. Osaera juridikoa: 4 unitate (2 lehenbiziko mailan eta 2 bigarren mailan); gehienez ere 120 ikaspostu, goiz eta arratsaldeko txandetan.

–Lanbide Heziketako goi mailako “Egokitzapen Fisikoa” heziketa zikloa, “Gorputz eta Kirol Jarduerak” lanbide arlokoa. Osaera juridikoa: 2 unitate (1 lehenbiziko mailan eta 1 bigarren mailan); gehienez ere 60 ikaspostu, goiz eta arratsaldeko txandetan.

–“Futbola” erdi mailako araubide bereziko Kirol Irakaskuntzetako hasierako eta amaierako zikloak, kurtso bakar batean irakatsiak. Osaera juridikoa: unitate bat; gehienez ere 30 ikaspostu, goiz eta arratsaldeko txandetan.

3. Ikastetxeak erabilera lagata du kanpoko zenbait instalaziotan (hala kiroldegia nola zalditegia). Instalazio horietan badira ikasleek eta beste erabiltzaile batzuek erabiltzen dituzten espazio batzuk. Hortaz, gogorarazi beharra dago ezen ikastetxeak espazio horiek erabiltzen dituenean ezarri beharko duela zein ordutan erabiliko dituzten batzuek eta zeinetan besteek.

4. Baimena eman ahal izateko, titularrak Ikuskapen Zerbitzuan egiaztatu beharko du, eskola jarduera hasi aurretik, irakasleen titulazioari buruzko eskakizunak betetzen direla, bai eta baimendutako irakaskuntza berrien alderdi pedagogikoei eta antolaketari buruzko dokumentazioa ere.

5. Gogoraraztea ikastetxearen titularrak beharrezko baimena eskatu beharko diola departamentu honi bere osaeran edozein aldaketa eginez gero, araubide orokorreko irakaskuntza ez-unibertsitarioak ematen dituzten ikastetxe pribatuak baimentzeko prozedura ezarri zuen uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuaren 16. eta 17. artikuluetan agertzen diren kasuetan.

6. Ohartaraztea ikastetxeak duen baimena baliorik gabe uzten ahal dela aurreko atalean aipatutako foru dekretuaren laugarren tituluan azaltzen diren kasuetan.

7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

8. Ebazpen hau ikastetxearen titularrari jakinaraztea, eta aditzera ematea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

9. Ebazpen hau igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzura, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzura, Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalera, Uharteko “Huarte” Bigarren Hezkuntzako Institutura –eskaera egiten duen ikastetxe pribatua atxikita dagoen ikastetxe publikoa– eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora.

Iruñean, 2021eko irailaren 9an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

Iragarkiaren kodea: F2113602