228. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

367/2021 EBAZPENA, abuztuaren 31koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez irekitzeko eta jarduteko baimena ematen baitzaio, Lanbide Heziketako irakaskuntzak eta araubide bereziko Kirol Irakaskuntzak eman ditzan, Sarrigurengo “Impulsa Deporte, Centro de Formación” izeneko Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuari.

“JAD Formación en Deporte SL” entitateak (IFK: B71422158) eskaera egin zuen, baimena eman zekion berak sustatutako Sarrigurengo “Impulsa Deporte, Centro de Formación” Lanbide Heziketako ikastetxe pribatua irekitzeko eta jarduteko, irakaskuntza hauek emateko: Gizarte eta Kirol Animazioa eta Irakaskuntza izeneko Lanbide Heziketako goi mailako heziketa zikloa; Egokitzapen Fisikoa izeneko Lanbide Heziketako goi mailako heziketa zikloa, eta araubide bereziko Kirol Irakaskuntzetako erdi mailako zikloko Futbola modalitatea. Azterturik eskaera horren harira bideratutako espedientea.

Jarraikiz bai uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuaren II. tituluko I. kapituluan ezarritakoari (foru dekretu horren bidez ezarri zen Nafarroako Foru Komunitatean araubide orokorreko eta unibertsitateaz kanpoko irakaskuntza ematen duten ikastetxe pribatuak baimentzeko prozedura), bai abenduaren 28ko 248/2011 Foru Dekretuaren VI. kapituluan ezarritakoari (foru dekretu horren bidez arautu ziren araubide bereziko Kirol Irakaskuntzetako antolamendua eta garapena).

Erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak, eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak proposaturik,

EBAZTEN DUT:

1. Sarrigurengo “Impulsa Deporte, Centro de Formación” Lanbide Heziketako ikastetxe pribatua irekitzeko eta jarduteko baimena ematea. Baimen horrek ondorioak izanen ditu 2021-2022 ikasturtearen hasieratik aurrera, eta balio izanen du irakaskuntza hauek emateko: Gizarte eta Kirol Animazioa eta Irakaskuntza izeneko Lanbide Heziketako goi mailako heziketa zikloa; Egokitzapen Fisikoa izeneko Lanbide Heziketako goi mailako heziketa zikloa, eta araubide bereziko Kirol Irakaskuntzetako erdi mailako zikloko Futbola modalitatea.

2. Adieraztea ezen ikastetxearen datu hauek inskribatuko direla Nafarroako Gobernuko Unibertsitateaz Kanpoko Ikastetxeen Erregistroan:

Ikastetxearen kodea: 31015029.

Izen generikoa: Lanbide Heziketako ikastetxe pribatua.

Berariazko izena: “Impulsa Deporte Centro de Formación”.

Helbidea: Champagnat pasealekua 2.

Herria: Sarriguren.

Udalerria: Eguesibar.

Titularra: JAD Formación en Deporte SL.

Baimendutako irakaskuntzak: Gizarte eta Kirol Animazioa eta Irakaskuntza izeneko Lanbide Heziketako goi mailako heziketa zikloa; Egokitzapen Fisikoa izeneko Lanbide Heziketako goi mailako heziketa zikloa, eta araubide bereziko Kirol Irakaskuntzetako erdi mailako zikloko Futbola modalitatea.

Baimendutako gehieneko osaera. Gizarte eta Kirol Animazioa eta Irakaskuntza izeneko Lanbide Heziketako goi mailako heziketa zikloa: bi unitate (bat lehenengo mailan eta beste bat bigarren mailan), 60 ikaspostu gehienez ere. Bi unitate (bat lehenengo mailan eta beste bat bigarren mailan), 60 ikaspostu gehienez ere. Kirol Irakaskuntzetako Futbola erdi mailako zikloa: unitate bat (1. eta 2. mailak), 30 ikaspostu gehienez ere. 5 unitate guztira, 30 ikasle unitateko, modalitate presentzialean eta goizeko txandan.

3. Baimen honek indarra izan dezan, aurkeztu eta onetsi beharko da, ikasturtea martxan jartzerako, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak errekeritutako dokumentazio pedagogikoa eta antolakuntzakoa.

4. Iruñeko “San Juan/Donibane” ikastetxe bateratuari atxikitzen zaio ikastetxea ondorio administratiboetarako.

5. Ikastetxeak erabiltzen ditu, beste batzuekin batera, “Santa María la Real” Haur eta Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren instalazioak. Hortaz, bete dadin uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuak 46.3 artikuluan xedatutakoa (errege dekretu horren bidez ezarri zen hezkuntza sistemako Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra), eta kontuan izanik goizeko txandan hainbat irakaskuntza daudela, bermatu beharko da ezen hainbat ziklok edo irakaskuntzak ez dituztela aldi berean erabiliko, inola ere ez, hezkuntza espazioak eta instalazio komunak. Bermatzeko hainbat ziklok edo irakaskuntzak ez dituztela aldi berean erabiliko instalazio komunak eta modu partekatuan erabiltzekoak diren espazioak, espazioak banatzeko neurriak eta ordutegiak ezarri beharko dira.

6. Gogoratu beharra dago ezen ikastetxearen titularrak baimenaren aldaketa edo administrazio baimen berria eskatu beharko duela, baldin ikastetxearen erregistroko datuak, ebazpen honen 2. apartatuan jasotakoak, aldatzen badira edo instalazioak aldatzen badira, abenduaren 28ko 248/2011 Foru Dekretuaren 34. artikuluan ezartzen den moduan.

6. Ohartaraztea ezen ikastetxearen baimena iraungiko dela abenduaren 28ko 248/2011 Foru Dekretuaren 35. artikuluan ezarritako kasuetan.

7. Ebazpen hau ikastetxearen titularrari jakinaraztea, eta aditzera ematea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

8. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

9. Ebazpen hau igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzura, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzura, Ikastetxeen Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalera, Ikasketak Antolatzeko Atalera, Iruñeko “San Juan/Donibane” Lanbide Heziketako ikastetxe bateratura eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora.

Iruñean, 2021eko abuztuaren 31n.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

Iragarkiaren kodea: F2113289