227. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

2021eko irailaren 16an, alkate udalburuak jarraian hitzez hitz ematen den ebazpena eman zuen:

Alkateek ezkontza zibilak baimentzea arautua dago abenduaren 23ko 35/1994 Legean eta Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak alkateek ezkontza zibilak baimentzeari buruz 1995eko urtarrilaren 26an eman jarraibidean, bat etorriz xedatzen denarekin Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43. eta 44. artikuluetan Alkatetzaren eskudantziak eskuordetzeari buruz, salbu eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.3 eta 71. artikuluetan ezarritakoak, eta bat etorriz Kode Zibilaren 51.1 artikuluan ezarritakoarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Ondotik aipatzen diren udalkideak eskuordetzea Alkatetza honi dagozkion ezkontza zibilak baimentzeko: Maria Rosario Marín Resano zinegotzia.

Bigarrena.–Udalkide eskuordetuek berek erabakiko dute zein egun eta ordutan erabili eskumena.

Hirugarrena.–Honako ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta ikusgai jartzea Andosillako Herriko Etxeko iragarki-taulan ere, ediktuen bidez; hori guztia, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuan xedatua bete beharrez.

Laugarrena.–Ebazpen hau udalkide interesdunei jakinaraztea.

Bosgarrena.–Aipatu errege dekretuaren 44.4 artikuluan xedatuarekin bat, ebazpen hau Osoko Bilkurari jakinaraztea, kide anitzeko organo horrek egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.r) artikuluan emandako eskumena erabiliz.

Andosillan, 2021eko abuztuaren 16an.–Alkate udalburua, Francisco Javier Sanz Itarte.

Iragarkiaren kodea: L2113821