227. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOABARRENA

Aldaketa puntual xehatua Plan Partzialean, Artatzako Lokinzabal alderdian. Behin betiko onespena

Ameskoabarrengo Udalak, 2020ko urriaren 29an egin osoko bilkura berezian, behin betiko onetsi zuen Plan Partzialaren aldaketa puntual xehatua egitea Artatzako Lokinzabal alderdian (Ameskoabarrena). Udalaren Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren aldaketa egituratzaile bat zen, Artatzako kontzejuko hiri-lurzoruan sartzeko 9. poligonoko 197. landa-lurzatiaren zati bat (UE-5 Artatza), Artatzako Kontzejuak sustatua 2005eko martxoan. Haren testu bategina, 2020ko otsailekoa eta M. Urmeneta eta F. J. Chocarro arkitektoek izenpetua, behin betiko onetsi da Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emaniko abenduaren 9ko 92E/2020 Ebazpenaren bidez (2020ko 298. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 24koa), zeinaren bidez xedatzen baita Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea 2006ko irailaren 12ko 0331 Foru Agindua, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak emana (foru agindu horren bidez behin betiko onetsi zen Ameskoabarrengo Udal Planean aldaketa egiteko espedientea, Artatzako 9. poligonoko 197. lurzatiari (UE-5) dagokiona eta Artatzako Kontzejuak sustatua).

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan ezarritakoa aplikatzeko, argitara ematen da behin betiko onetsitako aldaketaren testu arauemailea.

Zudairin (Ameskoabarrena), 2021eko abuztuaren 20an.–Alkatea, Estibaliz Erdocia Ormazabal.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2113175