227. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOETAKO LIMITACIONES MENDIKO BATZARREA

Egoitza elektronikoa sortzea

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean ezarritakoarekin bat, eta herritarrek gure entitatearekin komunikatzeko sistema telematiko bat izan dezaten, ebazten dut:

Lehendabizikoa.–Ameskoetako Limitaciones Mendiko Batzarrearen egoitza elektronikoa sortzea, https://www.limites.tecsoluciones.es helbide elektronikoan. Ameskoetako Limitaciones Mendiko Batzarrea da Interneteko domeinuaren jabea eta egoitzaren titularra.

Bigarrena.–Egoitza elektronikoak indarra hartuko du ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Hirugarrena.–Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

Laugarrena.–Udalaren alor guztiei jakinaraztea, eta argitaratzea Ameskoetako Limitaciones Mendiko Batzarrearen web atarian eta egoitza elektronikoan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun beretik hasita.

Ameskoetako Limitaciones Mendiko Batzarreko Idazkaritza Orokorrari esleitzea egoitza elektronikoa zuzentzeko eta koordinatzeko eginkizunak.

Bosgarrena.–Aipatu Errege Dekretuaren 44.4 artikuluan xedatuarekin bat, ebazpen hau Batzar Orokorrari jakinaraztea, kide anitzeko organo horrek egiten duen hurrengo bilkuran.

Zudairin (Ameskoabarrena), 2021eko irailaren 6an.–Batzarreko burua, Estibaliz Erdocia Ormazabal.

Iragarkiaren kodea: L2113615