227. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRONKARIKO IBAXAREN BATZORDEA

1/2021 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Erronkariko Ibaxaren Batzordeak, 2021eko ekainaren 28an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat egitea 2021eko aurrekontuan. Kreditu-gehigarria da, 6.711,64 eurokoa, 1.3261.4820005 partidara (Musika eskolarentzako dirulaguntza), finantzatuko dena diruzaintzako gerakinaren kargura.

Iragarkia argitaratu zen 186. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 10ean, eta hala ireki zen jendaurreko epea. Hura iragan denez inork erreklamaziorik egin gabe, behin betiko onetsirik gelditu da aipatutako aldaketa, honako hauetan aurreikusitakoarekin bat: martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikulua, 202.1 artikuluarekin loturik (foru lege horren bidez jorratu ziren Nafarroako Toki Ogasunak) eta lege hori aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua. Argitara ematen da, bete dadin aipatutako legearen 202.3 artikuluan ezarritakoa.

Erronkarin, 2021eko irailaren 15ean.–Batzordeko burua, Eneko Egiguren Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L2113833