227. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRONKARIKO IBAXAREN BATZORDEA

Ordenantza, arautzen dituena pista eta bide publikoen erabilera eta haien gaineko mantentze, zaintze eta hobetze lanengatik ordaindu beharreko tasa. Behin betiko onespena

Erronkariko Ibaxaren Batzordeak, 2021eko ekainaren 28an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldatzea Erronkariko Ibaxaren Mankomunitatearen pista eta bide publikoen erabilera eta haien gaineko mantentze, zaintze eta hobetze lanengatik ordaindu beharreko tasa arautzen dituen ordenantza, 2011ko martxoaren 25etik indarrean baitago. (2011ko 58. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 24an).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza hori behin betiko onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Argitara ematen da, eta ohartarazten, erabaki honen aurka honako errekurtso hauek aurkezten ahal direla:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.b) artikuluari jarraikiz, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

Erronkarin, 2021eko irailaren 15ean.–Batzordeko burua, Eneko Egiguren Ruiz.

ONETSITAKO TESTUA

Hau eransten da:

21. artikulua. Profesionalek zuraren garraioa eta etxerako epaitzen salmenta egiten dutenean, fidantza ordainduko da Nafarroako Gobernuko Mendi Zerbitzuaren markaketa-orrietan –horren ondoriozko baso-aprobetxamendu partikularren emakida erabakietan jasota dauden horietan– adierazitako bolumenaren arabera, edo partikularrak ordenantza honen eranskinean ezarritako zenbatekoen arabera aurkezten duen tasazioari jarraikiz.

Udal pista eta bideetatik partikularrek baso-aprobetxamendua ateratzeko baimena ematen duen Burutzaren Ebazpenean adieraziko dira horri dagokion tasa eta utzi beharreko fidantzaren zenbatekoa.

Fidantza ustiategiaren jabeak jarri beharko du, eta ateratzen diren m³-ekiko proportzionala izanen da, ondoren adierazten den taularen arabera. Jarduera hasi aurretik jarriko da fidantza, batzorde honen kontuan diru-sarrera eginez, banku-abalaren edo taloi adostuaren bitartez edo indarreko legedian ezarritako moduetako edozein baliatuz.

Fidantza ezartzen da lanak ongi eginen direla segurtatzeko, eta ez da likidatuko Batzordeak egiaztatu arte lanak modu egokian burutu direla eta bideak eta mendiko pistak egoera onean gelditu direla.

Fidantzaren itzulketa idatziz eskatuko zaio Erronkariko Ibaxaren Batzordeari, eta bertan adieraziko da lanak burutu direla eta, kasua bada, eragindako kalteak konpondu direla.

Burutzak fidantzaren itzulketa onartu edo ukatuko du, horretarako arrazoiak emanez, Abeltzaintza, Basogintza, Ingurumen eta Errege Bardeako Batzordearekin balorazioa egin ondotik. Ebazpena ezezkoa bada, Batzordeak interesdunari jakinaraziko dizkio egin beharreko konponketak, eta horiek epe jakin batean egiteko eskatuko dio. Alegazioetarako epea emanen dio. Ezezkoa izaten jarraitzen badu, konponketak egiteko epe bat ezarriko dio Batzordeak interesdunari. Epe horretan konponketak egiten ez baditu, Batzordeak berak eginen ditu lizentziaren titularraren kontura, eta haiei dagokien zenbatekoa kenduko du fidantzatik.

Utzitako fidantzak ez baditu estaltzen zuzenean edo zeharka eragindako kalteak konpontzeko gastuak, Batzordeak horren ondoriozko erantzukizuna eskatuko du eta espedientea irekiko dio interesdunari, fidantzak estaltzen ez dituen zenbatekoak erreklamatzeko.

Utzitako fidantzak ez baditu estaltzen zuzenean edo zeharka eragindako kalteak konpontzeko gastuak, Batzordeak horren ondoriozko erantzukizuna eskatuko du eta espedientea irekiko dio interesdunari, fidantzak estaltzen ez dituen zenbatekoak erreklamatzeko.

Udalak egindako konponketen kostua fidantzaren zenbatekoa baino txikiagoa bada, Batzordeak gainerako zenbatekoa itzuliko dio interesdunari.

METROAK

EUROAK

15 m³ arte

Salbuetsirik

15-44 m³

150,25

45-134 m³

450,75

135-299 m³

692,00

300-399 m³

1.352,00

400-499 m³

1.653,00

500-599 m³

2.104,00

600-699 m³

2.404,00

700-799 m³

3.005,00

800-899 m³

3.456,00

900-999 m³

3.907,00

1.000-1.199 m³

4.508,00

1.200-1.399 m³

5.108,00

1.400-1.599 m³

5.710,00

Batzorde honi ordaindu beharreko findatza urtean 5.710,00 euro izanen da gehienez.

Aldatu egin da Tarifen Eranskineko 3. epigrafeko (Ibilgailu astunak) 3.1 puntuko tasa; honela gelditu da testua:

Basogintzako ustiapenetatik heldu den egurra garraiatzeko ibilgailu astunak, inskribaturik egon ala ez ibarreko udalerrietan, Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren udal erregistroetako batean: Nafarroako Gobernuak emandako baso-aprobetxamenduaren baimenean adierazitako metro kubiko bakoitzeko, 0,40 euro.

Ezabatu egin da Tarifen Eranskineko 4. epigrafea, 3. epigrafearen errepikapena delako eta nahasgarria izan daitekeelako.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, gero behin betiko onesteko; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administraziori buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan Nafarroako toki-erakundeen jarduketen aurkaratzeari eta kontrolari buruz xedatuari jarraikiz.

Iragarkiaren kodea: L2113825