227. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Xehetasun-azterketa, Zurukuaingo 77. poligonoko 21. lurzatian. Behin betiko onespena

Udalbatzak, 2021eko abuztuaren 18an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Zurukuaingo 77. poligonoko 21. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Edurne Larumbe Echalarrek sustatua.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Aritzalan (Deierri), 2021eko abuztuaren 23an.–Alkatea, Eduardo Lezaun Echalar.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2112883