227. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Aldaketa ordenantza fiskal batean, zeinak tasak arautzen baititu aprobetxamendu bereziak egiteko eremu publikoko eta herri-lurretako lurzoruan, lurgainean eta lurpean. Behin betiko onespena

Vianako Udalak, 2021eko uztailaren 15ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aipatutako ordenantza aldatzea. Erabaki hori 2021eko 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 16an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza fiskalen egindako aldaketa behin betiko onetsi eta argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Vianan, 2021eko irailaren 15ean.–Alkatea, M.ª B. Yolanda González García.

ORDENANTZA FISKALA, EREMU PUBLIKOKO ETA HERRI-LURRETAKO LURZORU, LURGAIN ETA LURPEKO APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

Xedapen hau erantsi da:

Lehenbiziko xedapen iragankorra.–“Ordenantza honen aplikazioa, irabazteko xedearekin mahai eta aulkiak, arbelak edo bestelako publizitate elementuak jarriz erabilera publikoko lurrak okupatzea dioen puntuan, bertan behera gelditzen da 2021eko urtarrilaren 1ean hasi eta 2021eko abenduaren 31 arte (biak barne)”.

Iragarkiaren kodea: L2113631