227. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa hirigintzako prozedurari buruzko ordenantzan, apustu aretoen erregulazioari dagokionez. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2021eko uztailaren 1eko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hirigintzako prozedurari buruzko ordenantzaren 81. artikuluaren aldaketa, apustu aretoen erregulazioari dagokionez.

Hasierako onespenaren erabakia 2021eko 174. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 27an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza hori behin betiko onetsi da eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Iruñean, 2021eko irailaren 14an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

ALDAKETA HIRIGINTZAKO PROZEDURARI BURUZKO ORDENANTZAN, APUSTU ARETOEN ERREGULAZIOARI DAGOKIONEZ

81. artikuluari c) apartatua gehitzen zaio;

81. artikulua. Eskatzen diren dokumentuak:

Eskaeran eta espedientean honako agiri hauek beharko dira:

a) Eskabidea, eredu ofizialaren araberakoa.

b) Teknikari eskudunak izenpetutako proiektua.

c) Apustu areto, dirua jokatzeko lokal, bingo eta kasinoetarako: Nafarroako Gobernuaren baimenaren egiaztagiria.

Proiektuan jasoko dira ordenantza honetako 1 eranskinean adierazitako dokumentuak.

Iragarkiaren kodea: L2113627