227. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Aldaketa, Udalaren kirol instalazioetan zerbitzuak emateko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean (44. ordenantza). Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2021eko irailaren 14an egin osoko bilkuran, ahobatez erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa, Udalaren kirol instalazioetan zerbitzuak emateko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean (44. ordenantza).

Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean 30 egunean, haren aurkako erreklamazioak eta/edo alegazioak aurkez daitezen.

Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta erreklamaziorik eta/edo alegaziorik aurkezten ez bada.

Noain Elortzibarren, 2021eko irailaren 15ean.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2113732