227. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZOAINIBAR-ARRIASGOITI

Bazkalekuak 10 urteko bertze aldi baterako eskatzeko epea irekitzea

2021eko abenduaren 31n bukatuko da Lizoainibar-Arriasgoitiko bazkalekuetako belarren aprobetxamendua. Beraz, aditzera ematen zaie ibarreko abeltzain guztiei ireki dela bazkalekuak 10 urteko bertze aldi baterako eskatzeko epea, 2022ko urtarrilaren 1etik hasita.

Eskabideak, Udaleko Idazkaritzan eskuratzen ahal den ereduaren arabera beteak, Udal erregistroan aurkeztuko dira hamabost eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Lizoainen, 2021eko irailaren 21ean.–Alkatea, Koldo Albira Sola.

Iragarkiaren kodea: L2113934