227. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIZAGORRIA

2021erako zerga-tasak

Elizagorriko Udalak, 2021eko ekainaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2021erako karga-tasak. Espedientea jendaurrean egon da, aldez aurretik iragarkia argitaratuta 2021eko 179. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 2an, eta toki-erakunde honen iragarki-taulan. Jendaurreko epea iragan denez inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluarekin.

Argitara ematen da 2021eko ekitaldian indarra izanen duten karga-tasen behin betiko onespena. Hona hemen:

–Hiri-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,185.

–Landa-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,185.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: Udalaren diru-bilketarako indizea: 1,3koa, aplikatu behar dena maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legearen bidez onetsitako EJZaren tarifetan aipatzen diren kuoten gainean.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: Oinarriari aplikatu beharreko zerga-tasa: %15.

Argitara ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan. Ohartarazten da ebazpen honen kontra zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daitekeela, Nafarroako administrazioarekiko auzien gainean eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean jarri ere, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita; bestela, aldez aurretik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik aurrera.

Elizagorrian, 2021eko irailaren 15ean.–Alkatea, Máximo López Caro.

Iragarkiaren kodea: L2113673