227. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

Aldaketa, Udal Planeko eraikuntza-ordenantzen 128. artikuluan (Lantegi, biltegi edo abeltegietako nabeek bete behar dituzten baldintzak diseinuaren eta materialen arloetan). Hasierako onespena

Larraungo Udalak, 2021eko ekainaren 14an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea Udal Planeko eraikuntza-ordenantzen 128. artikulua.

Hasierako onespenaren erabakia 2021eko 147. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 24an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, behin betiko onetsi da eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Mugiron (Larraun), 2021eko abuztuaren 18an.–Alkatea, Mikel Huarte Martija.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2112882