227. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Zuzenketa, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga aplikatzeko koefiziente eta karga-tasetan, 2018, 2019 eta 2020rako. Behin betiko onespena

Uharteko Udalak, 2021eko uztailaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga aplikatzeko koefizienteen eta karga-tasen zuzenketa, 2018, 2019 eta 2020rako. 283/2018 espedientea.

2021eko 174. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 27an, eta legezko epea iraganik inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, testua argitara ematen da jarraian, indarra har dezan Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean berean.

“Lehena.–Deklaratzea okerrak direla hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga aplikatzeko 2018-11-28ko aktan jaso ziren eta 2019ko 114. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 13an, argitaratu ziren zerga-tasak, akatsa gertatu baitzen haien transkripzioan.

Bigarrena.–Ez aplikatzea 2019ko 114. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 13an, argitaratu ziren hiri-lurren balio-gehikuntzaren tasak, oker material bat baitira, eta ez baitute islatzen Uharteko Osoko Bilkurak aho batez hartu zuen erabakia.

Hirugarrena.–2018ko, 2019ko eta 2020ko ekitaldietarako aplikatzea okerra argitaratu aurretik indarrean zen tasa balio-gehikuntzaren gaineko zergarako; tasa hori %14,94koa zen.

Laugarrena.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga aplikatzeko, %16,50eko zerga-tasa ezartzea.

Uharten, 2021eko irailaren 14an.–Jarduneko alkatea, Edorta Beltzunegi López.

Iragarkiaren kodea: L2113622