227. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

Herri-lurretako aprobetxamenduak enkante publikoan

Cortesko Udalak, 2021eko irailaren 13an egin ohiko osoko bilkuran harturiko erabakiari jarraikiz, enkante publikoan jartzen ditu, ahozko posturen prozeduraren bidez, herri-larreetako lote honetako belarrak:

–Herri-larreetako 1. lotea, 1.802,78 erregukoa. Urteko kanona: 4,139 euro erreguko, hots, 7.461,86 euro urtean, zergak kanpo.

Enkantea eginen da Cortesko udaletxeko bilkura aretoan, 2021eko urriaren 25ean, astelehena, 11:30ean.

Larre-lotearen aprobetxamendua gauzatzeko epea da 2022ko urtarrilaren 1etik 2022ko abenduaren 31ra bitartekoa.

Cortesko Udalaren gardentasun atarian daude argitaraturik enkantearen baldintzak eta eskabideak aurkezteko eranskinak (aurkezteko epea bukatzen da 2021eko urriaren 21ean). Hona hemen esteka:

https://cortes.sedelectronica.es/transparency/d6b62ce7-6632-44d3-85dc-0eeed893bfec/

Cortesen, 2021eko irailaren 14an.–Alkate udalburua, Fernando Sierra Estoduto.

Iragarkiaren kodea: L2113626