227. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Bake epaile ordezkoaren kargua hutsik

Deialdi publiko bat iragartzen da, bete dadin udalerriko bake epaile ordezkoaren kargu hutsa. Hamabost egun balioduneko epea ezarri da horretarako, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Aurreko guztia, bete daitezen Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamendua.

Interesdunek eskabidea aurkeztu beharko dute Beriaingo Udalaren egoitza elektronikoan, eta erantsi beharko dute egokitzat jotzen duten dokumentazio guztia.

Beriainen, 2021eko irailaren 20an.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.

Iragarkiaren kodea: L2113936