227. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERBINTZANA

3/2021 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2021eko 174. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 27an, aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, eta iraganik hamabost egun balioduneko epea, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onesten da eta argitara ematen, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa).

3/2021 AURREKONTU-ALDAKETA

Eskolako jolastokia

GASTUAK:

PARTIDA

KONTZEPTUA

EGINDAKO AURREKONTUA

(euroak)

BEHIN BETIKOA

(euroak)

3232.6090003

Estaldura: jolastokia eta 2 sarbide

0,00

35.000,00

35.000,00

DIRU-SARRERAK:

PARTIDA

KONTZEPTUA

EGINDAKO AURREKONTUA

(euroak)

BEHIN BETIKOA

(euroak)

7508013

Diru-sarrera berriak: dirulaguntza

35.000,00

0,00

35.000,00

Berbintzanan, 2021eko irailaren 6an.–Alkatea, Ángel Díez Asenjo.

Iragarkiaren kodea: L2113925