227. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTIKA

2021eko 3., 4. eta 5. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Artikako Kontzejuko Batzarrak, 2021eko irailaren 15ean egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 3-2021, 4-2021 eta 5-2021 aurrekontu-aldaketak.

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek hura azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.

Aplikatzen diren arauak: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Artikan, 2021eko irailaren 16an.–Kontzejuko burua, Cristina Recalde Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L2113766