227. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

11/2021 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Artaxoako Udalak, 2021eko irailaren 9an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 11/2021 aldaketa Udal honek urte bereko ekitaldirako onetsitako aurrekontuan.

Espedientea Udalaren Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarkia argitara eman ondoren Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udal honen ediktuen taulan, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz ezarririk dagoenarekin Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan.

Inork erreklamaziorik aurkezten badu, osoko bilkuran erabakiko da horretaz eta aurrekontuaren behin betiko onespenaz.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.

Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Artaxoan, 2021eko irailaren 13an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: L2113683