227. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

2021eko 1., 2., 3. eta 4. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

Arbizuko Udalak, 2021eko ekainaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2021eko ekitaldiko aurrekontu orokorrean 01-04/2021 aurrekontu-aldaketak egiteko espedientea. Aurrekontuko 01/2021 aldaketa aparteko kredituari dagokio.

Aipatu erabakia 2021eko 150. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 29an.

Legez ezarritako epea iragan denez inork aurkeztu gabe haren kontrako erreklamaziorik eta/edo alegaziorik, behin betiko onetsitzat jotzen da.

Argitara ematen da, aipatutako legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela honako bide hauetako bat erabiliz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa jartzea, Arbizuko Udalaren osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Arbizun, 2021eko irailaren 8an.–Alkatea, Francisco Javier Razquin Flores.

01/2021 ESPEDIENTEA

“Arbizuko argiteria publikoa berritu eta energia-efizientzia hobetzea” aparteko kreditua

PARTIDA

IZENA

APARTEKO KREDITUA

1.1650.6390001

Argiteria publikoa berritu eta energia-efizientzia hobetzea

77.000

FINANTZAKETA

8701002

Diruzaintzako gerakina gastuetarako, baliabide lotetsiak izateagatik. Kapital transferentzien aparteko funtsa, tokiko ekonomia bultzatzeko inbertsioetarako. 13/2020 Foru Legea

65.000

8700000

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako

12.000

02/2021 ESPEDIENTEA

“Udaleko lanpostuen deskripzioa eta balorazioa”

PARTIDA

IZENA

APARTEKO KREDITUA

9200.640.0001

Udaleko lanpostuen deskripzioa eta balorazioa

6.413

FINANTZAKETA

8700000

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako

6.413

03/2021 ESPEDIENTEA

Aparteko kreditua “udal baratzeak sortzeko”

PARTIDA

IZENA

APARTEKO KREDITUA

4140.20800001

4140.6290001

Udal baratzeetarako errentamendua

Udal baratzeak sortzea

150,00

3.124,63

FINANTZAKETA

8700000

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako

3.274,63

04/2021 ESPEDIENTEA

Aparteko kreditua “Kattuka 0-3 haur eskolako kanpoko patioa ixteko”

PARTIDA

IZENA

APARTEKO KREDITUA

3231-6390001

Kattuka 0-3 haur eskolako kanpoko patioa ixtea

21.168,35

FINANTZAKETA

7503001

Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza

13.759,43

8700000

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako

7.408,92

Iragarkiaren kodea: L2113819