224. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MARTZILLA

Deialdia, izangaien zerrenda bat eratzeko, San Bartolome zahar-egoitzan gizarte-langilearen lanpostua iraupen mugagabeko lan-kontratu bidez betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

Alkatetzaren 2021eko abuztuaren 17ko Ebazpena, zeinaren bidez onesten baita izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, deialdi honetan: deialdia, izangaien zerrenda bat eratzeko, Martzillako San Bartolome zahar-egoitzan gizarte-langilearen lanpostua iraupen mugagabeko lan-kontratu bidez betetzeko.

Azterketak hasteko data udaletxeko iragarki-taulan argitaratuko da, bai eta haren web-orrian ere: www.marcilla.es.

2020ko martxoaren 17ko Ebazpenaren bidez, Martzillako alkate Mario Fabo Calerok deialdiaren oinarriak onetsi zituen izangaien zerrenda bat eratzeko, Martzillako San Bartolome zahar-egoitzan gizarte-langilearen lanpostua iraupen mugagabeko lan-kontratu bidez betetzeko.

Eskaerak aurkezteko epea iraganik, izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen Alkatetzaren 2021eko uztailaren 20ko Ebazpenaren bidez, eta interesdunei 10 egun balioduneko epea eman zitzaien hura Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Zerrenda 2021eko 178. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 30ean, eta iragan da akatsak zuzentzeko epea.

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea. Hona hemen:

–Onartuak:

• 73118237H

• 78755395Z

• 78759507D

• 29149767G

• 78749711B

• 14630885X

• 44645783T

• 78771845L

• 29138690J

• 73417008L

• 73140849K

• 78759120J

• 72695425S

• 73124069P

• 78755090P

• 48564001F

• 78520184R

• 78749424T

• 78760547Z

• 73466650G

• 44646623N

Bigarrena.–Zerrenda argitaratzea Martzillako Udalaren web-orrian, iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, baita haren berri ematea ere hurrengo osoko bilkuran.

Ebazpen honen aurka aurkeztu ahalko dira, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Martzillan, 2021eko irailaren 3an.–Alkatea, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L2113579