224. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CABANILLAS

Deialdia, administrari-ofizial lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

144. Ebazpena, 2021eko irailaren 10ekoa, Cabanillasko Udaleko alkate udalburu Gustavo Rodríguez Aguadok emana.

Uztailaren 1eko 113. Ebazpenaren bidez, deialdi bat eta haren oinarriak onetsi ziren, Cabanillasko Udalaren zerbitzuko administrari-ofizial lanpostu bat betetzeko, oposizio-lehiaketa bidez.

Deialdia 2021eko 180. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 3an, eskabideak aurkezteko hogeita hamar egun naturaleko epea emanik, argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Iraganik eskabideak aurkezteko ezarri zen epea, aztertu da eskatzaileek horiekin batera eman zuten dokumentazioa.

Dokumentazioa osorik dago eskabide guztietan, eta ez dago, beraz, izangai bazterturik.

Ikusirik 251/1993 Foru Dekretuaren 88.b artikuluan eta hurrengoetan, 68/2009 Foru Dekretuan eta 113/1985 Foru Dekretuaren 42. artikuluan ezarririk dagoena.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz.

Ebazten dut:

Lehena.–Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea, jarraian ageri den bezala.

Onartuak:

Alonso Aznar, Sara

Ayala Gómez, Raquel

Canales González, Ana Isabel

Da Silva Maia, Valdirene

Duarte Badía, Elena

Freire Dueñas, María Fernanda

Gabirondo Jarones, Amaia

Galán Hernández, María Asunción

Garcheva Garchev, Vesselina Krassimirova

Iparraguirre Madariaga, Estibaliz

Jiménez Baigorri, Beatriz

Jorge García, Patricia

Leon Santesteban, María Montserrat

Litago Gracia, Raquel

Miqueleiz Ederra, María

Navascués Pérez, Ivan

Ochoa Miramón, Noelia

Pacho Zapatero, Ana Rocío

Penagos Isaza, Lisandro

Remiro Álava, Eva María

Ripalda Unciti, Amaya

Rosano Arellano, Virginia

Samanes Pascual, Olaia

Sarasa Vivanco, Fermín

Sayas Beguer, Jennifer

Sesma Navarro, David

Zabalza Montesinos, Olivia

Baztertuak: inor ez.

Bigarrena.–Zerrenda argitaratzea Udalaren iragarki-taulan, webgunean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Hirugarrena.–Aditzera ematea probak eginen direla, dei bakarrean, urriaren 19an, asteartea, goizeko 09:30ean, Kultura Aretoan (San Roque kalea 26, Cabanillas).

Cabanillasen, 2021eko irailaren 10ean.–Alkatea, Gustavo Rodríguez Aguado.

Iragarkiaren kodea: L2113605