224. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

242/2021 EBAZPENA, irailaren 3koa, Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateak Nagoren (Artzibar) dituen bere jabetzako bost lurzati eraikigarri enkante publikoaren bidez besterentzea onesten duena (GP 2021/073).

Ondare Zerbitzuak proposatu du besterentzea Nafarroako Foru Komunitatearen jabetzako bost lurzati eraikigarri, Nagoren (Artzibar) daudenak, egun ez baitira erabiltzen eta ez baita aurreikusten etorkizunean behar izatea erabilera orokorrerako edo zerbitzu publikorako.

Nafarroako Ondareari buruzko apirilaren 4ko 14/2007 Foru Legearen 37. artikuluak xedatzen du ondasun higiezinak, oro har, enkante bidez besterenduko direla, dirutan adierazitako hasierako prezio batekin eta gora eginez, eta prezio altuena eskaintzen duen lizitatzaileari adjudikatuko zaizkiola.

Ikusirik aipatu enkantea arautuko duen baldintza-agiria, eta espedientean jasota aldeko txosten juridikoa eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontu-hartzaile delegatuaren adostasuna.

Horrenbestez, Nafarroako Ondareari buruzko apirilaren 4ko 14/2007 Foru Legearen 36. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 264/2019 Foru Dekretuaren 8. artikuluak esleitutako eskumena erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea jarraian adierazten diren Nafarroako Foru Komunitatearen jabetzako higiezinak besterentzea eta enkantearen lizitazio prezioak:

1. lotea: Nagore (Artzibar). Artziko 5625 zenbakiko erregistro-finka (Artziko 5. poligonoko 321. katastro-lurzatia).

  • Erregistroko deskribapenaren arabera, 10. lurzatiak, Nagoreko jurisdikzioan, Artzibarren, bizitegi pribatuko erabilera aurreikusia du; 5. poligonoko 321. lurzatia da, Nagoreko San Julián kaleko 97an, eta 311,34 metro koadroko azalera du. Agoizko Jabetza Erregistroan inskribaturik dago, 2452. liburukian, 79. liburuan, 148. orrian, Artziko 5625 zenbakiko erregistro-finka.
  • Artzibarreko (Nagore) 5. poligonoko 321. katastro-lurzatia da (1. azpiarea, 1. hiri-unitatea). Katastroaren araberako azalera eraikia 311,35 m²-koa da.
  • Nafarroako Foru Komunitateko ondarearen Ondasun eta Eskubideen Inbentario Orokorrean sartuta dago, 4123 zenbakiarekin.
  • Enkantearen hasierako prezioa 22.960,00 euroan finkatu da.

2. lotea: Nagore (Artzibar). Artziko 5637 zenbakiko erregistro-finka (Artziko 5. poligonoko 333. katastro-lurzatia).

  • Erregistroko deskribapenaren arabera, 22. lurzatiak, Nagoreko jurisdikzioan, Artzibarren, bizitegi pribatuko erabilera aurreikusia du; 5. poligonoko 333. lurzatia da, Nagoreko San Julián kaleko 86an, eta 320,42 metro koadroko azalera du. Agoizko Jabetza Erregistroan inskribaturik dago, 2452. liburukian, 79. liburuan, 208. orrian, Artziko 5637 zenbakiko erregistro-finka.
  • Artzibarreko (Nagore) 5. poligonoko 333. katastro-lurzatia da (1. azpiarea, 1. hiri-unitatea). Katastroaren araberako azalera eraikia 320,41 m²-koa da.
  • Nafarroako Foru Komunitateko ondarearen Ondasun eta Eskubideen Inbentario Orokorrean sartuta dago, 4124 zenbakiarekin.
  • Enkantearen hasierako prezioa 18.760,00 euroan finkatu da.

3. lotea: Nagore (Artzibar). Artziko 5642 zenbakiko erregistro-finka (Artziko 5. poligonoko 338. katastro-lurzatia).

  • Erregistroko deskribapenaren arabera, 27. lurzatiak, Nagoreko jurisdikzioan, Artzibarren, bizitegi pribatuko erabilera aurreikusia du; 5. poligonoko 338. lurzatia da, Nagoreko San Julián kaleko 72an. 324,06 metro koadroko azalera du. Agoizko Jabetza Erregistroan inskribaturik dago, 2479. liburukian, 80. liburuan, 6. orrian, Artziko 5642 zenbakiko erregistro-finka.
  • Artzibarreko (Nagore) 5. poligonoko 338. katastro-lurzatia da (1. azpiarea, 1. hiri-unitatea). Katastroaren araberako azalera eraikia 324,05 m²-koa da.
  • Nafarroako Foru Komunitateko ondarearen Ondasun eta Eskubideen Inbentario Orokorrean sartuta dago, 4127 zenbakiarekin.
  • Enkantearen hasierako prezioa 22.960,00 euroan finkatu da.

4. lotea: Nagore (Artzibar). Artziko 5643 zenbakiko erregistro-finka (Artziko 5. poligonoko 339. katastro-lurzatia).

  • Erregistroko deskribapenaren arabera, 28. lurzatiak, Nagoreko jurisdikzioan, Artzibarren, bizitegi pribatuko erabilera aurreikusia du; 5. poligonoko 339. lurzatia da, Nagoreko San Julián kaleko 73an, eta 325,00 metro koadroko azalera du. Agoizko Jabetza Erregistroan inskribaturik dago, 2479. liburukian, 80. liburuan, 11. orrian, Artziko 5643 zenbakiko erregistro-finka.
  • Artzibarreko (Nagore) 5. poligonoko 339. katastro-lurzatia da (1. azpiarea, 1. hiri-unitatea). Katastroaren araberako azalera eraikia 325,00 m²-koa da.
  • Nafarroako Foru Komunitateko ondarearen Ondasun eta Eskubideen Inbentario Orokorrean sartuta dago, 4128 zenbakiarekin.
  • Enkantearen hasierako prezioa 22.960,00 euroan finkatu da.

5. lotea: Nagore (Artzibar). Artziko 5644 zenbakiko erregistro-finka (Artziko 5. poligonoko 340. katastro-lurzatia).

  • Erregistroko deskribapenaren arabera, 29. lurzatiak, Nagoreko jurisdikzioan, Artzibarren, bizitegi pribatuko erabilera aurreikusia du; katastroko 5. poligonoko 340. lurzatia da. Nagoreko San Julián kaleko 74an dago eta 320,11 metro koadroko azalera du. Agoizko Jabetza Erregistroan inskribaturik dago, 2479. liburukian, 80. liburuan, 16. orrian, Artziko 5644 zenbakiko erregistro-finka.
  • Artzibarreko (Nagore) 5. poligonoko 340. katastro-lurzatia da (1. azpiarea, 1. hiri-unitatea). Katastroaren araberako azalera eraikia 320,11 m²-koa da.
  • Nafarroako Foru Komunitateko ondarearen Ondasun eta Eskubideen Inbentario Orokorrean sartuta dago, 4129 zenbakiarekin.
  • Enkantearen hasierako prezioa 22.960,00 euroan finkatu da.

2. Aipatu higiezinak enkante publiko bidez besterentzeko prozedura hastea, Nafarroako Ondareari buruzko apirilaren 4ko 14/2007 Foru Legearen 38. artikuluan xedatuarekin bat.

3. Onestea besterentzea arautuko duen baldintza-agiria, ebazpen honi eranskin gisa gehitu zaiona.

4. Lizitazioa iragartzea Nafarroako Kontratazio Atarian, gutxienez ere 15 egun balioduneko epean, egoki jotzen diren bestelako publizitate neurriak hartzea galarazi gabe.

5. Kontratazio mahaiko kide izendatzea honako hauek:

Batzordeburua: Marta Echavarren Zozaya, Ondare Zerbitzuko zuzendaria. Ordezkoa: María Iparraguirre Picabea, Ondarearen Kudeaketa Juridikoaren Ataleko burua.

Mahaikide teknikaria: Mikel Imaz Gorraiz, Inbentario Orokorraren Bulegoko burua. Ordezkoa: Susana Montilla Larriqueta, Administrazio Laguntzako Bulegoko burua.

Mahaikide kontu-hartzailea: Fernando Hipólito Ojeda, Ekonomia eta Ogasuneko kontu-hartzaile delegatua. Ordezkoa: Javier Quintana Lacalle, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko kontu-hartzaile delegatua.

Mahaikide juridikoa eta idazkaria: Jesús Miguel Fortún Pérez de Ciriza. Ordezkoa: Ana Isabel Sarasate Sarasate. Ondarearen Kudeaketa Juridikoaren Ataleko administrazio publikoko teknikariak (arlo juridikoa) dira biak.

6. Enkante honen loteak besterentzeak eragindako zenbatekoa 2021eko diru-sarreren aurrekontuan sartuko da, “Itoiz-Nafarroako Ubidea Fundazioa zenaren lurren salmenta” izeneko 111002-11300-6000-000003 partidan, edo 2022ko diru-sarreren aurrekontuan izen bera edo antzekoa duen partidan.

7. Ebazpen hau igortzea Ondare Zerbitzura (Ondarearen Kudeaketa Juridikoaren Atala, Inbentario Orokorraren Bulegoa, Administrazio Laguntzako Bulegoa eta Ekonomia Aferetarako Bulegoa), Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontu-hartzaile delegatuari eta kontratazio mahaiko kideei, behar diren ondorioak izan ditzan.

8. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta interesdunek haren kontrako gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.b) artikuluan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatuaren arabera, betiere administrazioarekiko auzi-errekurtso bat jarri baino lehen. Administrazio publikoek, kasua bada, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Horrek ez du galaraziko Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egiteko aukera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2021eko irailaren 3an.–Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren zuzendari nagusia, Begoña Urrutia Juanicotena.

Iragarkiaren kodea: F2113586