224. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2021eko irailaren 8an hartua, zeinaren bidez deklaratzen baita honako proiektu honetako abelbideen existentzia, bertan azaltzen diren zabalera, trazadura eta gainerako ezaugarri fisiko orokorrak izanik: “Nafarroako Foru Komunitatean, Torralba del Rioko eta Mirafuentesko abelbideak sailkatzea, bertako mugarriak berritzea eta haien inbentarioa egitea; mugarriak berritzea eta inbentarioa egitea 20. iraganbideko, 8. adarreko eta 11. adarreko tarteetan, Lodosan, Imas-Iratxe altxonbidean, Los Arcosen, eta 13. iraganbidean, Sesman; eta altxonbidea sailkatzea Muesen (Cábrega) eta Mendazan (Ubago)”.

Nafarroako Ondareari buruzko apirilaren 4ko 14/2007 Legearen laugarren xedapen gehigarriaren arabera, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak bere gain hartuko ditu Abelbideei buruzko abenduaren 15eko 19/1997 Foru Legeak Ekonomia eta Ogasun Departamentuari esleitutako ahalmen eta botereak. Nafarroako Gobernuaren egitura eguneratuz geroztik, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari dagozkio honako lan hauek egiteko eskumenak: Torralba del Rioko eta Mirafuentesko abelbideak sailkatzea, bertako mugarriak berritzea eta haien inbentarioa egitea; mugarriak berritzea eta inbentarioa egitea 20. iraganbideko, 8. adarreko eta 11. adarreko tarteetan, Lodosan, Imas-Iratxe altxonbidean, Los Arcosen, eta 13. iraganbidean, Sesman; eta altxonbidea sailkatzea Muesen (Cábrega) eta Mendazan (Ubago).

19/1997 Foru Legearen arabera, abelbideen sailkapena da “adierazpen izaerako egintza administratibo bat, zeinaren bidez zehazten baitira abelbide bakoitzaren existentzia, zabalera, trazadura eta gainerako ezaugarri fisiko orokorrak”; mugaketa da “egintza administratibo bat, zeinaren bidez zehazten baitira abelbideen mugak, sailkapenaren egintzan ezarritakoaren arabera”; eta mugarriztatzea da “prozedura administratibo bat, zeinaren bidez zehazten eta modu iraunkorrean seinalatzen baitira abelbideen mugak, tokian berean”.

Lehengoratzeko egin beharreko aurretiazko lana da Torralba del Rioko eta Mirafuentesko abelbideak sailkatzea, bertako mugarriak berritzea eta haien inbentarioa egitea, mugarriak berritzea eta inbentarioa egitea 20. iraganbideko, 8. adarreko eta 11. adarreko tarteetan, Lodosan, Imas-Iratxe altxonbidean, Los Arcosen, eta 13. iraganbidean, Sesman, eta altxonbidea sailkatzea Muesen (Cábrega) eta Mendazan (Ubago), eta haren helburua da Nafarroako abelbideen balioa nabarmentzea, ondorio onuragarriak izanik lurralde-antolamenduari nahiz landa-ingurunearen garapenari begira. Administrazio prozesuaren tramiteak bete ondoren, lana jendaurrean jartzea barne, 7 alegazio aurkeztu ziren, eta horiek behar bezala baloratu dira, txostena egin da eta erantzuna eman zaie, eta halaxe jaso da espedientean.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Honako proiektu honetako abelbideen existentzia deklaratzea, bertan azaltzen diren zabalera, trazadura eta gainerako ezaugarri fisiko orokorrak izanik: “Nafarroako Foru Komunitatean, Torralba del Rioko eta Mirafuentesko abelbideak sailkatzea, bertako mugarriak berritzea eta haien inbentarioa egitea; mugarriak berritzea eta inbentarioa egitea 20. iraganbideko, 8. adarreko eta 11. adarreko tarteetan, Lodosan, Imas-Iratxe altxonbidean, Los Arcosen, eta 13. iraganbidean, Sesman; eta altxonbidea sailkatzea Muesen (Cábrega) eta Mendazan (Ubago)”, zeinen ibilbideak erantsitako planoetan ageri direnak baitira. Hona hemen udalerri bakoitzean zer dagoen:

–Torralba del Río: ez dago abelbiderik.

–Mirafuentes: ez dago abelbiderik.

–Lodosa: lehengoratu dira 20. irangabidearen eta 8. eta 11. adarren mugak.

–Los Arcos: lehengoratu dira Imas-Iratxe altxonbidearen mugak.

–Sesma: lehengoratu dira 13. irangabidearen mugak.

–Mues (Cábrega): ez dago abelbiderik Cabregan.

–Mendaza (Ubago):ez dago abelbiderik Ubagon.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentura igortzea.

3. Erabaki hau Torralba del Río, Mirafuentes, Lodosa, Los Arcos, Sesma, Mues eta Mendazako udalei jakinaraztea, eta adieraztea administrazio bidea bukatzen duen erabaki honen aurka errekurtso hauetako bat jartzen ahalko dela:

–Berraztertzeko errekurtsoa, Nafarroako Gobernuari berari zuzendua, hilabeteko epean.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Espedientean interesa duten Administrazio Publikoek bigarren errekurtso mota hori jartzen ahal dute soilik.

Erabaki hau argitaratu edo jakinarazi, zein den kasua, eta biharamunetik hasita zenbatuko dira epeak.

Iruñean, 2021eko irailaren 8an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

ERANSKINA

Planoak (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2113473