224. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2021eko irailaren 8an hartua, zeinaren bidez presakotzat deklaratzen baita honako proiektu honen exekuzioak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzeko: “Tutera-Fontellas bizikleta-bidea luzatzea”.

Tuterako Udalak, 2021eko martxoaren 31n egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen “Tutera-Fontellas bizikleta-bidea luzatzea” izeneko proiektua eta proiektuak berak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, eta orobat hasiera eman zion desjabetzeko prozedurari eta jendaurrean jarri zuen, hala egon zedin hamabost egunean.

Jendaurrean jartzeko iragarkia 2021eko 140. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 17koan, eta epe horretan ez da inolako alegaziorik egin.

Tuterako Udalak, 2021eko uztailaren 22an egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen proiektua, eta erabaki zuen Nafarroako Gobernuari eskatzea presakotzat deklaratzeko proiektuaren exekuzioak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta hurrengoetan xedaturiko ondorioetarako, bideko eta zirkulazioko segurtasuna bermatu beharrez; izan ere, pertsonak, oinez zein bizikletaz, bazterbide estutik joateak eguneroko arriskua dakar hala pertsona horientzat nola bidetik doazen ibilgailu motordunentzat.

Espedientean badago jasorik 7.152,95 euroko kreditu-erreserba bat, ordaindu ahal izateko ukitutako ondasun eta eskubideen balio justua, eta desjabetze prozeduraren ondorio diren gainerako obligazio ekonomikoei aurre egiteko.

Nafarroako Gobernuak, Tuterako Udalak alegatutako arrazoiak ikusita eta balio justua ordaintzeko behar den kreditua badela egiaztatuta, justifikatutzat jotzen du desjabetzeak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratzea.

Horrenbestez, ikusirik txosten juridikoa, eta erabiliz Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak emandako ahalmenak, bai eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak emandakoak ere, Nafarroako Gobernuak, Lurralde Kohesiorako kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Presakotzat deklaratzea “Tutera-Fontellas bizikleta-bidea luzatzea” izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzeko.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta aditzera ematea erabaki honek administrazio bidea amaitzen duela eta haren kontra, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo, bestela, zuzenean aurkaratzen ahal dela Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Administrazio publikoek, berraztertzeko errekurtsoaren ordez, aurretiazko errekerimendua egin dezakete, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

3. Erabaki hau Tuterako Udalari jakinaraztea.

Iruñean, 2021eko irailaren 8an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2113468