224. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Hirigintza hitzarmena, 2. poligonoko 388. eta 391. lurzatiak kudeatzeko. Behin betiko onespena

Uharteko Udalak, Alkatetzak 2021eko uztailaren 8an emandako 2021-0541 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi zuen kudeaketako hirigintza hitzarmen bat 2. poligonoko 388. eta 391. lurzatiei buruz, zeinak gaur egun identifikatzen baitira Ibaialde kaleko 1-3 zenbakiekin. Promotora Constructora Pedroarena SLk sustatu du (IFK: B31478589), eta 226/2021 espedientean jaso da testua.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen testu bategina).

Uharten, 2021eko irailaren 9an.–Jarduneko alkatea, Edorta Beltzunegi López.

Iragarkiaren kodea: L2113556