224. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EULATE

Aldaketa, determinazio egituratzaile eta xehatuetan, Udal Plan Orokorreko 1. poligonoko 324. lurzatirako. Hasierako onespena

Eulateko Udalak, 2021eko irailaren 7an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea determinazio egituratzaile eta xehatuak Udal Plan Orokorrean, 1. poligonoko 324. lurzatiko hegoaldean, hiri-lurzoru finkatuan, Eulateko herrigunetik mendebaldera eta NA-718 errepidetik iparraldera.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77.2. artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Eulaten, 2021eko irailaren 8an.–Alkatea, María Idoya Martínez de La Hidalga Jáuregui.

Iragarkiaren kodea: L2113478