224. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Xehetasun-azterketa, Gazolazko 3. poligonoko 426. lurzatian. Hasierako onespena

Zizur zendeako Udaleko alkate udalburuak, 2021eko irailaren 15ean eman 332/21 Ebazpenaren bidez, xedatu zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa, Gazolazko 3. poligonoko 426. lurzatian. El Prado de Paularena SA da sustatzailea.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori dena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Gazolatzen, 2021eko irailaren 16an.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.

Iragarkiaren kodea: L2113853