224. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Lekarozko enpresen campuseko E-1 lursailaren lagapena

Baztango Udalak, 2021eko irailaren 14an egin ezohiko eta premiazko osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

1.–Onartzea CEINi, Centro Europeo de Empresas e Innovación de Navarra, 20 urtez doan lagatzea, E-1 lursaila, bere barruan eraikin bat duena, eliza bat, 2012/10/10ean onetsitako hirigintza-hitzarmena betetzeko, 2019/12/19an eskritura publikoan bildu zena. Lagapen horrek baldintza hauek bete beharko ditu:

a. Lagapena egiten da baldin eta xedea merkataritza eta industria erabilera bada.

b. Lurzatiaren jabetza Baztango Udalera itzuliko da erabilera hori akitutakoan.

c. 2012/10/10ean onetsitako eta 2019/12/19an eskritura publikoan jasotako hirigintza-hitzarmenean bildutakoak.

d. Operazioa eskritura publiko baten bidez burutu beharko da onuradunaren onarpena jasota geldi dadin, eta jabetza-erregistroan sartu beharko da.

e. Burutze horri dagozkion gastuak onuradunak ordainduko ditu.

2.–Alkateari ahalmena ematea dagokion lagapen-hitzarmena sina dezan erakunde onuradunarekin.

3.–Erabaki hau interesdunei helaraztea, jakinaren gainean egon daitezen eta dagozkion ondorioak izan ditzan.

4.–Akordio hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Baztanen, 2021eko irailaren 14an.–Jardunetako alkatea, Xabier Maia Etxeberria.

Iragarkiaren kodea: L2113675