224. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 993. lurzatian.
Hasierako onespena

Arangurengo Udalaren Gobernu Batzarrak, 2021eko irailaren 10ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Jeser Zalba Olcozek Mutiloako katastroko 1. poligonoko 993. lurzatian sustatu duen xehetasun-azterketa.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Mutiloan, 2021eko irailaren 10ean.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2113566