224. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena, Arbeitzako UNC-4 unitatean. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2021eko irailaren 7ko Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Arbeitzako UNC-4 unitatea kudeatzeko hirigintza-hitzarmena, nahitaezko lagapenaren irabazizko aprobetxamendua eskudirutan duen balioarekin ordezteko.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita, baita Udal honen iragarki-taulan eta zabalkunde handieneko egunkarietan ere. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25.b) artikuluan ezarritakoarekin bat.

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan.

Amillaon, 2021eko irailaren 7an.–Alkate udalburua, Eduardo Martinicorena Mortal.

Iragarkiaren kodea: L2113561