224. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABAIGAR

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 283. lurzatian.
Hasierako onespena

Abaigargo Udalak, 2021eko irailaren 1ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Abaigargo 1. poligonoko 283. lurzatiaren xehetasun-azterketa (San Bernardo kalea-2 eta San Bernardo kalea S-P), Pablo Echandi Iriberrik sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Abaigarren, 2021eko irailaren 7an.–Alkatea, Gorka Alegría Saralegui.

Iragarkiaren kodea: L2113430