224. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, goi mailako arkitekto lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Behin betiko zerrendaren aldaketa

Alkatetzaren 2021eko abuztuaren 9ko 1420. Ebazpenaren bidez, onetsi zen aipatu deialdirako onartuen behin betiko zerrenda.

Alkatetzaren 2021eko irailaren 13ko 1693. Ebazpenaren bidez, honela ebatzi da berraztertzeko errekurtso bat, bazterturiko izangaiak aurkeztu zuena:

1.–Baiestea Maitane Mirari López de Ipiña Aldabak aurkezturiko berraztertzeko errekurtsoa, goi mailako arkitekto lanpostua aldi baterako betetzeko deialditik baztertzeari buruzkoa; bidezkoa da, bada, deialdian onartzea.

2.–Aldatzea izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, Maitane Mirari López de Ipiña Aldaba izangai onartuen zerrendara gehiturik.

Horrenbestez, ebazten dut:

Lehena.–Ebazpen honetan azaldutakoaren arabera aldatzea aipatu deialdirako onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda (guztiak aldi baterako kontrataziorako izangaiak dira), honela geratuko baita:

Izangai onartuak.

1.–Aguado Galarreta, Irene

2.–Asensio Santos, Eduardo

3.–Azcárate Aramburu, Ane Miren

4.–Beraza Sadornil, Usue

5.–Domínguez Cavero, Luis Miguel

6.–Español Fernández, Esteban

7.–Fuente De la Torre, Eduardo

8.–Hernández Pardos, Cristina

9.–Janda Garcés, Javier

10.–Llorente Navarro, Arturo

11.–López de Ipiña Aldaba, Maitane Mirari

12.–Martínez Ballarín, Iván

13.–Martínez Litago, Elena

14.–Martínez Tobajas, Helena

15.–Monreal Pascual, Raquel

16.–Nebreda Lucea, Fernando

17.–Oyaga Zalba, Isabel

18.–Pardo Huguet, Amaya

19.–San Miguel Rojo, Lourdes

20.–Santesteban Elorz, María Ascensión

21.–Vicente Romero, Leyre

22.–Villarroya Bielsa, Marta

–Izangai baztertuak:

Inor ez.

Bigarrena.–Gogoraraztea deialdiko lehen eta bigarren ariketak saio bakarrean eginen direla irailaren 28an, asteartea, 9:00etatik aurrera, Nafarroako Unibertsitate Publikoan –Tuterako Campusean–.

Hirugarrena.–Agintzea argitara dadila ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udaletxeko iragarki-taulan; Udalaren web-orrian (www.tudela.es) ere egonen da ikusgai, deialdiaren aipamenean, “Lan publikoaren eskaintza” atalean.

Tuteran, 2021eko irailaren 15ean.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2113697