223. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2360/2021 EBAZPENA, abuztuaren 24koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko enpresa zientzietako diplomadunen berrogeita hiru lanpostu oposizioaren bidez betetzeko deialdia onesten duena.

Azaroaren 27ko 331/2019 Foru Dekretuaren bidez (2019ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 12koa) onetsi zen 2019ko lan publikoaren eskaintza partziala Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako. Lan publikoaren eskaintza partzial hori dagokio 2019. urtera luzatu den Estatuaren 2018rako Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legean aurreikusitako ordezte-tasari. Eskaintza hartan, besteak beste, enpresa zientzietako diplomadunen lanpostu batzuk sartu ziren, B mailakoak.

Azaroaren 25eko 85/2020 Foru Dekretuaren bidez (2020ko 284. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 9koa), onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako 2020ko lan publikoaren eskaintza partziala, 2020. urtera luzatu den Estatuaren 2018rako Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legean aurreikusitako ordezte-tasari dagokiona. Eskaintza hartan, besteak beste, enpresa zientzietako diplomadunen lanpostu batzuk sartu ziren, B mailakoak.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 24ko 522/2020 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko enpresa-zientzietan diplomadunen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 28ko 3023/2020 Ebazpenaren bidez (2021eko 12. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 19koan), lekualdatze-lehiaketa hori ebatzi zen.

Aurrekoa kontuan harturik, bidezko da deialdi bat onestea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko enpresa zientzietako diplomadunen berrogeita hiru lanpostu betetzeko, baita haren oinarriak ere. Lanpostuak sarrera-prozedura erabiliz eta oposizio bidez beteko dira.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea deialdi bat, baita haren oinarriak ere, betetzeko enpresa zientzietako diplomadunen berrogeita hiru lanpostu, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzukoak. Lanpostuak sarrera-prozedura erabiliz eta oposizio bidez beteko dira.

2. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzuari eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, departamentuetako idazkaritza tekniko nagusiei eta izendatutako epaimahaikideei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko abuztuaren 24an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

DEIALDIA, OPOSIZIO BIDEZ BETETZEKO ENPRESA ZIENTZIETAKO DIPLOMADUNEN BERROGEITA HIRU LANPOSTU

Hona hemen deialdiaren

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da oposizio bidez betetzea enpresa zientzietako diplomadunen berrogeita hiru lanpostu, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzukoak, B mailakoak eta funtzionarioen araubidekoak. Lanpostu zenbakiak, betebeharrak eta destinoak ebazpen honen II. eranskinean zehazten dira.

1.2. Berrogeita hiru lanpostu huts horiek txanda hauetan banatuko dira:

–Hemeretzi lanpostu, txanda irekian.

–Hogei lanpostu, igoera txandan.

–Lau lanpostu, erreserba txandan, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna dutenentzat.

1.3. Igoera txandako lanpostuak hutsik geldituz gero, izangaiek hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa atera ez dutelako, txanda irekikoei gehituko zaizkie.

Era berean, desgaitasuna dutenentzako erreserba txandako lanpostuak bete gabe geldituz gero, izangaiek hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa lortu ez dutelako, dagokion txandakoei gehituko zaizkie, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15.3 artikuluan ezarritako hurrenkeraren arabera.

Bestetik, igoera txandan edota desgaitasuna dutenentzako erreserba txandan, eskaintzen diren lanpostu hutsen kopurua baino izangai gehiagok gainditzen badute prozesua, txanda horietan lanpostua eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostu hutsak eskuratzeko, txanda horren izangaiekin lehian eta eskuratutako amaierako puntuazioaren arabera.

Era berean, igoera txandako izangaiek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostuak eskuratzeko, aurreko paragrafoan adierazitako modu berean, baldin betetzen ez badituzte deialdiaren 2.1.2 oinarriko betebehar berariazkoak, deialdiaren 8.1 oinarrian agiriak aurkezteko ezarritako epea bukatzen denean.

2.–Betebeharrak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek honako betebehar hauek bete beharko dituzte:

2.1.1. Izangai guztiek bete beharrekoak:

a) Espainiako nazionalitatea izatea, Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estatu batekoa.

Parte hartzen ahal dute, orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko kide diren beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatutako nazioarteko tratatuen aplikazio eremuan sartutako estatuetako herritarren ezkontideek, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.

b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

c) Arlo ekonomikoaren, enpresaren, kontabilitatearen edo finantzen arloko gradu tituluaren jabe izatea (Gizarte eta Zuzenbide Zientzien Jakintza Arloa); enpresa zientzietako diplomadun tituluarena edo horren baliokidetzat hartzen den tituluarena; edo Ekonomiako, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako, Enpresa Zientzietako, edo Zientzia Aktuarial eta Finantzarioetako lizentziaren lehenengo hiru kurtsoak gainditu izana, urriaren 10eko 1272/2003 Errege Dekretuaren lehen xedapen gehigarrian xedatutakoarekin bat, edo, bestela, titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekina, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Tituluak atzerrian lortu badira, baliozkotuak edo homologatuak daudela frogatzen duten frogagiriak eduki beharko dira. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide kualifikazioaren aitorpena, lanbide arautuen esparruan, Europako Erkidegoko zuzenbideko xedapenen babesean eskuratu duten izangaiei.

d) Lanpostuaren eginkizunak betetzeko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

2.1.2. Igoera txandako izangaientzako berariazko betebeharrak:

Txanda honetako izangaiek, aurreko apartatuan adierazitako betebeharrez gain, hauek ere bete beharko dituzte:

a) Nafarroako edozein administrazio publikotako langile finkoak izatea, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoak, eta abiapuntuko lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren zortzigarren xedapen gehigarrian ezarri dena aplikatuz, Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere txanda horretan parte hartzen ahalko dute, baldin betetzen badituzte igoera txandan parte hartzeko gainerako betebeharrak.

b) Deialdiko lanpostu hutsen maila berekoa edo beheragokoa izatea.

c) Administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun aitortua izatea, Nafarroako Polizia Kidegoetako kideen kasuan izan ezik, horiek frogatu beharko baitute kidego horretan zortzi urteko benetako zerbitzualdia egin dutela.

2.1.3. Desgaitasuna dutenentzako erreserba txandako izangaien berariazko betebeharrak:

Desgaitasuna dutenentzako erreserba txandako izangaiek, 2.1.1 apartatuan aipatzen diren baldintzak betetzeaz gainera, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna eduki beharko dute, ofizialki aitortua.

2.1.4. Gidabaimena nahitaezko duen lanpostu bat eskuratu nahi izanez gero, B motako gidabaimena edukitzea.

2.1.5. Baldin eskuratu nahi den lanpostuak betebehar gisa ezarrita badu ingeleseko B1 jakite-maila izatea, maila hori egiaztatzen duen titulu edo ziurtagirietako bat eduki beharko da, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren araberakoa, edo, bestela ere, ofizialki horien baliokidetzat hartzen den titulazioa izatea edo dagokion mailaren proba gainditzea. Titulu edo ziurtagiri horiek zehaztu dira Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean –Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 22ko 43/2020 Ebazpenak emandako idazkeraren arabera (2021eko 30. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 9koa)–.

2.2. Betebehar horiek bete beharko dira eskaerak aurkezteko epea bukatzen den unean, lanpostuaren jabetza hartu arte.

Aurrekotik salbuetsita dago, igoera txandako izangaiei dagokienez, borondatezko eszedentzian edo nahitaezkoan ez egoteko baldintza. Izan ere, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean bete beharko dute baldintza hori, bai eta deialdiaren 8.1 apartatuan agiriak aurkezteko aurreikusten den epea bukatzen denetik lanpostuaren jabetza hartzeko unera arte ere.

2.3. Izangaiek deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte baldintza horiek.

3.–Eskaerak, tasak eta dokumentazioa.

3.1. Eskaerak aurkezteko epea.

Deialdian parte hartzeko eskaerak hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea luzaezina da.

3.2. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.

Hautapen prozesu honetan parte hartu nahi dutenek telematika bidez aurkeztu beharko dute eskaera, Internet bidez, honako helbide honetan: https://www.navarra.es/eu/enplegu-publikoa. Enplegu publikoko deialdien barnean, deialdi honi dagokion aipamenean, hain zuzen.

Desgaitasuna izateagatik eta hala behar izateagatik probak egiteko denboretan eta bitartekoetan egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek hala adierazi beharko dute eskaeran, eta, horretarako prestatutako tokian, adierazi beharko dute zer egokitzapen behar duten edo denbora edota bitartekoak nola doitu behar diren. Horretarako, izangaiak egoki deritzon dokumentazioa aurkez dezake, eskaera aurkeztean, 3.4 apartatuan ezarritakoari jarraikiz.

3.3. Tasak.

Azterketa eskubideengatik eta espedientea formalizatzeagatik 41,60 euroko tasa ordaindu beharko da.

Telematika bidez ordainduko da tasa, eskaera formalizatzean, ordainketa telematikoa egiteko sistema seguru baten bidez.

Honako hauek ez dute tasarik ordaindu beharko:

a) %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten pertsonak.

b) Hautapen deialdia argitaratu baino hilabete bat lehenagotik gutxienez langabe gisa inskribaturik dauden pertsonak.

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak behar diren kontsultak eginen ditu, egiaztatzeko aurreko paragrafoan adierazitako salbuespen egoera (langabezia egoera). Baimenik ematen ez badu kontsulta hori egiteko, kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiri bat aurkeztu beharko du, non agertuko baita zer egunetan inskribatu zen langabe gisa.

Azterketa eskubideen tasa ordaintzen ez bada, izangaia baztertu eginen da.

Azterketa eskubideen tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskaera behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

3.4. Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Eskaera online aurkezteko unean, izangaiek, kasuaren arabera, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, eskaneatuta:

Bat.–Langabezia egoera kontsultatzeko baimenik ematen ez badu, kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiri bat aurkeztu beharko da, non agertuko baita zer egunetan inskribatu zen langabe gisa.

Bi.–Deialdian igoera txandan parte hartu nahi duten izangaiek, lehengoaz gainera, deialdi honen 2.1.2 apartatuan jasotzen diren betebeharrak betetzen dituztela frogatzen duen agiria gehitu beharko diote eskaerari, baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa ez den Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finkoak badira, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoak.

Hiru.–%33ko desgaitasuna edo handiagoa duten izangaiek, hura frogatzeko, agiri hauetako bat aurkeztu behar dute:

–IMSERSOk edo autonomia erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.

–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea onartzen diona hauetakoren bat edukitzeagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.

Lau.–Desgaitasuna izanik probak egiteko denboretan edota bitartekoetan egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek komenigarritzat jotzen duten dokumentazioa erants dezakete hura justifikatzeko.

Aski izanen da dokumentazioaren kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, eskatuko dira behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

4.–Izangaien onarpena.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du, onesten duena izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

4.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Erreklamazioak telematika bidez aurkeztu beharko dira, Interneteko www.nafarroa.eus helbidearen bidez, deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzita, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du, onesten duena onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

4.4. Izangaiei egotzitako arrazoiengatik baztertzen direnei ez zaizkie itzuliko azterketa egiteko eskubideak.

4.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bitartez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Hautapen prozedura gainditu ondoren izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen baldin bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek galduko dituzte prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

5.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Kalifikazio epaimahaia honako hauek osatuko dute:

–Epaimahaiburua: Elena Orcaray Gascue andrea, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Kontabilitate Orokorraren Ataleko burua.

–Ordezko epaimahaiburua: M.ª Carmen García Andueza andrea, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Finantza Kontrol Iraunkorrerako eta Auditoretzako Ataleko burua.

–Epaimahaikidea: Javier Arnedo Morrás jauna, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko NBEUF-LGENF Dirulaguntzen Finantza Kontrolerako Ataleko administrazio publikoko teknikaria (arlo ekonomikoa).

–Ordezko epaimahaikidea: Javier Quintana Lacalle jauna, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Kontu-hartzea Kudeatzeko Ataleko administrazio publikoko teknikaria (arlo ekonomikoa).

–Epaimahaikidea: Rosario Subiza Espinal andrea, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Nazioartekotzeko Laguntzen Ataleko burua.

–Ordezko epaimahaikidea: Cristina Arana Rey andrea, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Industrian Inbertsioa Sustatzeko Ataleko burua.

–Epaimahaikidea: Dabid Montorio Soria jauna, Langileen Batzordearen ordezkaria.

–Ordezko epaimahaikidea: María Lourdes Moreno Santiago andrea, Langileen Batzordearen ordezkaria.

–Idazkaria: Carmen Machiñena Solera andrea, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa).

–Ordezko idazkaria: Marta Paternain Remón andrea, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko administrazio publikoko teknikaria (arlo ekonomikoa).

5.2. Hautaprobak egiten hasi aurretik eratu beharko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa bertan ez bada.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jarduketek balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.3. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo dei egileari horren berri eman, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabeherak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira arituko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Oposizioa nola eginen den.

6.1. Oposizioa 2022ko maiatzetik aurrera hasiko da.

Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioko lehen proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.

Epaimahaiak gutxienez 48 orduko aurrerapenarekin eta deialdi honen 11. oinarrian ezartzen den moduan emanen ditu argitara hurrengo probetako deialdiak; bertan, proba egitera deituta dauden izangaien zerrenda emanen du, baita oposizioaren proba non, noiz eta zer ordutan eginen den adierazi ere.

Oposizioaldiko proba bakoitzerako dei bakarra eginen da, eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Oposiziotik baztertuko dira iragarritako egunetan, orduetan eta tokietan agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.

6.2. Oposizioko probak oinarri honetan zehaztutakoak izanen dira, eta deialdiko I. eranskinean zehazten den gai-zerrendako gaiei buruz galdetuko da.

Zein egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarrean dagoen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.

Hautaprobak egiteko, desgaitasun aitortua duten izangaientzat posible eta beharrezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak eginen dira, eskabidean eskatu badute.

6.3. Oposizioak proba hauek izanen ditu:

6.3.1. Lehenbiziko proba:

Proba teorikoa izanen da. Test motako 80 galderari –gehienez– erantzun beharko zaie idatziz, ebazpen honen I. eranskinean agertzen diren gaiei buruz. Galdera bakoitzari erantzuteko lau aukera eskainiko dira, baina bakarra izanen da zuzena. Erantzun oker bakoitzak penalizazioa ekarriko du, hain zuzen ere erantzun zuzenaren balioaren herena.

Kalifikazio epaimahaiak finkatuko du probaren gehieneko iraupena, hura hasi baino lehen.

Probak egiteko ez da inolako testurik edo dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ezta hiztegirik, kalkulagailurik, gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere, mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza izan ezik.

Lehenbiziko proba honetan, gehienez ere, 40 puntu lor daitezke.

Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez ere 20 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

6.3.2. Bigarren proba:

Proba teorikoa izanen da. Ausaz aukeratutako bi gai garatu beharko dira idatziz; horietako bat ebazpen honen I. eranskineko gai-zerrendako bigarren atalean daudenetatik aukeratuko da, eta beste bat, hirugarren atalean daudenetatik. Kalifikazio epaimahaiak gai bat hautatuko du, zozketa bidez, aipatutako ataletako bakoitzetik; eta izangaiek garatu beharko dituzte.

Probak 3 ordu iraunen du gehienez.

Probak egiteko ez da inolako testurik edo dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ezta hiztegirik, kalkulagailurik, gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere, mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza izan ezik.

Proba honi dagokion puntuazioa 30 puntukoa izanen da gehienez ere. Gai bakoitzak gehienez ere 15 puntuko balorazioa izanen du.

Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez ere 15 puntu lortzen ez dituzten izangaiak. Halaber, bazterturik geldituko dira, gai batean 0 puntuko kalifikazioa lortzen dutenak.

6.3.3. Hirugarren proba:

Teoriko-praktikoa izanen da. Kasu teoriko-praktiko bat edo batzuk garatu eta ebatzi beharko dira idatziz, epaimahaiak proposatuko dituenak ebazpen honen I. eranskineko gai-zerrendako 4. ataleko gaiei buruz, zeinek lotura baitute lanpostuaren berezko funtzioak garatzeko beharrezkoak diren ezagutzekin.

Probaren hasieran, epaimahaiak zehaztuko du zenbat denbora utziko zaien izangaiei proba egiteko.

Proba egiteko ez da inolako testurik edo dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ezta hiztegirik, gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere, salbu kalkulagailu ez-programagarriak eta mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza.

Proba honi dagokion puntuazioa 30 puntukoa izanen da gehienez ere.

Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez ere 15 puntu lortzen ez dituzten izangaiak. Orobat, baztertuta geldituko dira galdera edo kasu praktikoetakoren batean 0 puntu lortzen duten izangaiak.

6.4. Bigarren eta hirugarren probak plika sistemaren bidez eginen dira.

6.5. Proba bakoitza bukatu ondoren, epaimahaiak argitara emanen ditu, www.nafarroa.eus webgunean (deialdiaren aipamenean), izangaiek lortutako puntuazioak, eta bost egun balioduneko epea ezarriko du interesdunek eskubideko jotzen duten guztia alega dezaten telematika bidez.

7.–Gainditzen duten izangaien zerrenda.

7.1. Hautaprobak bukaturik, gainditu duten izangaien zerrenda argitaratuko du kalifikazio epaimahaiak, oposizioan lortutako kalifikazioak adierazita, txanden arabera eta lortutako puntuazioaren arabera banatuta. Zerrenda Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igorriko da, betebeharrak egiaztatzeko eta lanpostu hutsen hautaketaren tramiteak egiteko.

7.2. Puntu berdinketarik gertatuz gero, hirugarren proban puntu gehien lortzen dutenen alde ebatziko da. Eta, hala ere, berdinduta segitzen badute, bigarren proban eta lehenbizikoan lortutako puntuazioak hartuko dira kontuan, ordena horretan.

7.3. Arestian ezarritako irizpideak aplikatuta ere berdinketak jarraitzen badu, kalifikazio epaimahaiak eginen duen berariazko zozketa bakar baten bidez ebatziko da. Berdinduta dauden pertsonen artean ausaz bat aukeratuko da: berdinduta dauden izangai bakoitzari zenbaki bat emanen zaio, ordena alfabetikoan ordenatuta. Horrela, berdinketa guztiak ordena alfabetikoaren arabera ebatziko dira, zozketan atera den zenbakia duen pertsonaren abizenetatik eta izenetik abiaturik.

8.–Betebeharrak frogatzea eta lanpostu hutsak hautatzea.

8.1. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak 10 egun balioduneko epea irekiko du gainditu duten izangaiek (zenbat lanpostu huts, beste hainbeste izangai) aurkez ditzaten, ezartzen den bidea erabiliz, betebehar hauek betetzen dituztela frogatzeko agiriak:

a) Deialdiko 2.1.1.c) apartatuan eskatzen diren tituluetako baten kopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekinarena, edo, bidezkoa denean, eskaerak aurkezteko epea bukatu aurretik titulua eskuratzeko moduan zegoela frogatzen duen ziurtagiria.

b) B motako gidabaimena nahitaezko duten lanpostuetarako, B motako gidabaimenaren fotokopia.

c) Ingeleseko B1 jakite-maila duten lanposturen bat lortu nahi duten izangaiek bide hauetako bat aukeratu beharko dute:

–Eskatutako ingeles maila egiaztatzen duten titulu edo ziurtagirietako bat aurkeztea. Titulua edo ziurtagiria bat etorri beharko da Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuarekin, eta agertu beharko da Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean jasotako tituluen zerrendan (2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa), edo, bestela, ofizialki horien baliokidetzat hartzen den titulazioa izan beharko da, deialdi honen 2.1.5 apartatuan xedatutakoaren arabera, edo bestela.

–Ingeles maila neurtzeko proba egin diezaiotela eskatzea.

8.2. Ingeles maila neurtzeko proba.

Ingeles maila neurtzeko proba bat egin beharko dute hala eskatu duten izangaiek eta oinarri honetan ezartzen den epean eskatzen den hizkuntza maila egoki frogatu ez duten izangaiek.

Horretarako, epaimahaiak Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuaren laguntza eskatuko du. Organo horrek hizkuntza mailaren gaineko berariazko ariketa bat eginen du, eta izangaiei “gai” edo “ez gai” kalifikazioa emanen die eskatzen den ingelesezko jakite-mailarako.

Horretarako, epaimahaiak argitaratuko du probara deitutako izangaien zerrenda, adierazita proba egiteko lekua, eguna eta ordua, deialdiaren 11. oinarrian ezarritakoarekin bat.

Ingeles maila neurtzeko probaren kalifikazioa bukaturik, emaitzak aurreko paragrafoan ezarritako modu berean argitaratuko dira.

8.3. Tramite hori egin eta gero, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia eginen du, argitara emanez aukera daitezkeen lanpostu hutsen zerrenda eta hautaketa egitera deitutako izangaien zerrenda (lanpostu hutsak hautatzeko lehentasun ordenari jarraituz). Bertan adieraziko da, halaber, izangaiek zer betebehar frogatu dituzten eta zer epe dagoen lanpostu hutsak hautatzeko.

Informazio hori jendaurrean paratuko da deialdiaren fitxan.

Ondoren, izangai bakoitzak jakinaraziko du, horretarako ezarritako epearen barrenean, lanpostu hutsak betetzeko daukan lehentasun hurrenkera.

8.4. Lanpostu hutsak hautatzerakoan, %33ko desgaitasun aitortua edo handiagoa duten izangaiek lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik, kontuan hartu gabe zein txandaren bidez hartu duten parte.

Desgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen egiaztagiria, balorazio eta orientazio talde eskudunek eginen dute, ofizioz. Egiaztagiri hori espedienteari erantsiko zaio.

Aurrekoa gorabehera, desgaitasuna duen izangairen bat baldin badago, eta desgaitasun horrek eragina badu lanpostu batean edo bestean jarduteko, lanpostuak banatzen hasi aurretik, desgaitasunera hobekien egokitzen dena eskainiko zaio, balorazio eta orientazio talde eskudunak horren gainean egiten duen txostena aztertu eta gero.

Bestalde, hautaprobak igoera txandan gainditzen dituzten izangaiek deialdiko lanpostuak hautatzeko lehentasuna izanen dute txanda irekiko izangaien aldean, alde batera utzita desgaitasuna duten izangaien salbuespena.

9.–Izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.

9.1. Behin lanpostu hutsak hautatzeko tramitea bukaturik, epaimahaiak Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari igorriko dio, espediente osoarekin batera, izangaiak izendatzeko proposamena. Proposamen horretan, probak gainditu eta eskainitako lanpostu kopuruan sartzen diren izangaiak egonen dira.

Izendapen proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, baita deialdiaren fitxan ere, 11. oinarrian ezarritakoarekin bat.

9.2. Proposatzen diren izangaiek dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 30 egun naturaleko epearen barnean:

A) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoak ez diren izangaien kasuan:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren kopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak emandako txostena, frogatzen duena interesdunak ez duela lanpostuan aritzea eragozten dion gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik.

c) Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adieraziz ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela bereizia izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.

d) Zin egin edo hitzematea errespetatuko duela Nafarroako Foru Eraentza, men eginen diela Konstituzioari eta legeei, eta zuzen beteko dituela karguari dagozkion eginkizunak.

B) Deialdi hau egin ez duen Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finko diren izangaiek edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finko diren izangaiek, baldin eta igoera txandan parte hartzen badute, aurreko apartatuko dokumentazioaz gainera, jatorrizko administrazioan jarduneko zerbitzuan daudela frogatzen duen ziurtagiria aurkeztu beharko dute.

9.3. Epe horren barrenean, eta aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituzten izangaiak eta, orobat, deialdiko 2. oinarrian eskatutako baldintzetako bat betetzen dutela egiaztatzen ez dutenak ezin izanen dira izendatu, eta baliorik gabe geldituko dira ordura arteko egintza guztiak, galarazi gabe beren eskaeraren faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna.

9.4. Aurreko apartatuan aurreikusitako kasuan, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak izangaien zerrendan, 7. eta 8. oinarrietan aipatzen den horretan, hurrengoa den izangaiarekin beteko du lanpostua, baldin eta huts geratu den lanpostuaren baldintzak betetzen baditu, eta horrekin aurreko apartatuetan adierazitako prozedura bera erabiliko da.

9.5. Deialdi honen xede diren lanpostuetarako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak besteren bat eskatu nahi izanez gero, proposatzen den izangaiari eskatu beharko dio, eta horrek deialdi honen 9.2 apartatuan ezarritako moduan aurkeztu beharko du.

10.–Izendapena, lanpostu hutsen esleipena eta jabetza hartzea.

10.1. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak, ebazpen baten bitartez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko ditu aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak, lanpostuan aritzeko. Ebazpen horren bidez, lanpostuen esleipena ere eginen da.

10.2. Izendapenak eta lanpostuaren jabetza hartzeak nominako eta plantillako funtzionario bilakatuko ditu izendatuak, eta izanen dituzte indarreko xedapenek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen arloan ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiak. Horrekin batera, Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatu eta alta emanen zaie, araubide horretan ezarritakoaren babesean.

Aurrekoa gorabehera, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntua aplikatzearen ondorioz (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua), bi aukera izanen dituzte Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean afiliaturik daudenek: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren montepioan segitzea (babes dutela martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez araututako eskubide pasiboen araubidea), edo Gizarte Segurantzako araubide orokorrean sartzea.

10.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

Izendatutako izangaiek hilabeteko epean hartu beharko dute lanpostuen jabetza, izendapena jakinarazten zaienetik hasita.

Aipatutako epean eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, izangairen bat lanpostuaren jabe egiten ez bada, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu. Hala bada, deialdiaren 9.4 apartatuan ezarritakoari jarraituko zaio.

10.4. Izangaia funtzionario bihurtu eta, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, indarreko araudian ezarritako kasuetan, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzen duen egunetik beretik, kasuko lanpostu hutsa ere deialdiaren 9.4 apartatuan xedatzen den moduan beteko da.

10.5. Aurreko bi apartatuetan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren aurretik egindako lanpostu hutsen hautua. Beraz, funtzionario berriei egoera horien ondoriozko lanpostuak esleituko zaizkie zuzenean.

11.–Jarduketen publizitatea.

Deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko tramiteak, proben deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen eta haren jarduketaren gaineko informazioa, baita interesdunentzat jakingarri den informazio guztia ere, Interneten argitaratuko da, https://www.navarra.es/eu/enplegu-publikoa helbidean, “Enplegu publikoaren deialdiak” atalean, deialdi honi dagokion aipamenean.

12.–Administrazio Erroaren esparruan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak.

12.1. Bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan ezarritakoarekin eta, aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesten dituen Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 31ko 814/2010 Foru Aginduan eta oinarri honetan ezarritako prozedurarekin, aldi baterako kontratazioetarako zerrenda hauek prestatuko dira hautapen prozesuan parte hartu eta lanposturik lortzen ez duten izangaiekin:

1) Probak gainditu arren, lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda.

2) Probak gainditu gabe, lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda, honako hauek osatuko baitute:

a) Hautapen prozesuko probaren bat gainditu duten izangaiak.

b) Hautapen prozesuko lehen probarako ezarritako gehieneko puntuazioaren gutxienez %30 lortzen duten izangaiak.

12.2. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez onetsiko dira probak gainditu arren lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda eta probak gainditu gabe lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda.

Gainditu arren lanposturik lortu ez dutenen zerrendan, hautapen prozesuan lortutako puntuazioaren arabera erabakiko da izangaien ordena, handienetik txikienera. Probak gainditu gabe lanposturik lortu ez duten izangaien zerrendan, berriz, irizpide hauek erabiliko dira ordena finkatzeko: lehenbizi, prozesuan gainditutako proba kopurua (proba gehien gainditzen dutenak aurretik), eta bigarrenik, gainditutako probetan lortutako puntuazio guztien batura, salbu eta aurreko apartatuko b) letran ezarritakoa; izan ere, kasu horretan lehenengo proban lortutako puntuazioa hartuko da aintzat.

Berdinketarik dagoenean nor nagusitzen den erabakitzeko, deialdi honetan ezarritako irizpideak hartuko dira kontuan, 7. oinarrian proben puntuazioari eta zozketari buruz aipatzen direnak, hain zuzen. Aldez aurretik aipatutako zozketa ez bada egin, hautapen prozesuaren momentu horretan eginen da. Berdinduta dauden pertsonen artean ausaz bat aukeratuko da: berdinduta dauden izangai bakoitzari zenbaki bat emanen zaio, ordena alfabetikoan ordenatuta. Horrela, berdinketa guztiak ordena alfabetikoaren arabera ebatziko dira, zozketan atera den zenbakia duen pertsonaren abizenetatik eta izenetik abiaturik.

12.3. Izangaiei lanerako deitu eta, bidezkoa denean, haiek kontratatzerakoan, honako hauetan xedatutakoari jarraikiz jokatuko da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua; Aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesteko Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak abenduaren 31n emandako 814/2010 Foru Agindua; eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.

12.4. Kontrataziorako deitzen diren izangaiek baizik ez dituzte ekarri beharko deialdian eskatzen diren baldintzak betetzen direla frogatzen duten ziurtagiriak, kontratua formalizatzen denean ekarri ere, kopiak aurkeztuta.

Sarrera-prozedurako eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira baldintzak, eta, orobat, hautaprobak egin bitartean eta kontratazio aldiak iraun bitartean.

12.5. Eskatzen diren agiriak aurkezten ez dituzten izangaiek eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenek deialdian parte hartzetik eratorritako eskubide guztiak galduko dituzte, parte hartzeko eskaera faltsutzeagatik legokiekeen erantzukizuna galarazi gabe.

Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan agertzeak ez du esan nahi interesdunei onartzen zaienik deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela; izan ere, horiek oinarri honetan adierazten den moduan frogatu beharko dituzte.

13.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrenda.

13.1. Aldi baterako kontratazioetarako zerrendak prestatu eta kudeatzeko orduan, Osasuneko kontseilariaren martxoaren 23ko 347E/2017 Foru Aginduan xedatutakoari jarraikiko zaio, edo zerrendak indarrean daudenean indarreko foru aginduan xedatutakoari; izan ere, foru agindu horren bidez, arauak onetsi ziren Osasun Departamentuari atxikitako erakunde autonomoetako zentro eta establezimenduetan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak kudeatzeko (2017ko 72. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 12koa).

13.2. Oposizio deialdiaren amaierako emaitzak argitaratu eta gero, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak izangaien zerrenda bidaliko die Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko organo eskudunei, izangai bakoitzak oposizioaren hautapen prozesuan lortutako puntuazioa adierazita, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak presta eta onar ditzan eremu horretan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak.

13.3. Eremuak, kontratazio motak eta aukerak hautatzea.

Oposizioaren deialdian parte hartzeko eskabidean izangaiek adierazi beharko dute zer eremu eta zer kontratazio mota aukeratzen duten, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak aldi baterako kontratazioetarako zerrendak presta ditzan.

Era berean, deialdiaren azkeneko emaitzak argitaratu eta gero, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak hamar egun balioduneko epea irekiko du izangaiek hasieran egindako hautapena murriztu edo zabaldu dezaten eta, orobat, kontratazio zerrendetan sartzeko erakunde horrek zehazten duen dokumentazioa aurkez dezaten.

Esparru bakoitzean bi zerrenda eginen dira aldi baterako kontrataziorako: bata, iraupen laburreko kontratuetarako, eta bestea, iraupen luzeko kontratuetarako. Zerrenda bakoitzerako, izangaiek gehieneko eremu kopuru bat aukeratzen ahalko dute, Osasuneko kontseilariaren martxoaren 23ko 347E/2017 Foru Aginduak ezartzen duenarekin bat etorriz.

Hori hala izanik ere, hautapen prozesua gainditu baina lanposturik lortzen ez duten izangaiak lan eremu guztietako zerrendetan egonen dira, kontratazio luzeko zerrendetan, salbu eta eskatzen badute zentro edo unitate baterako edo gehiagotarako kontratazio zerrendetatik ateratzea. Horretarako, hamar eguneko epea izanen dute dagokion deialdiaren behin betiko emaitzak argitaratu eta biharamunetik hasita. Iraupen laburreko zerrendak aukeratzeko, nahi dituzten eremu/aukera guztiak hauta ditzakete izangai horiek, inolako mugarik gabe.

Izangaiek beren burua baztertzen ahalko dute deialditik eskaintzen den kontratuaren lanaldia heren batekoa edo hortik beherakoa denean.

13.4. Kontratazio zerrenda horietan sartzen diren izangaiek deialdiaren 2.1.1 oinarrian eskatutako baldintzak bete beharko dituzte.

Aurreko paragrafoan ezarritakoa betetzen ez dutenak kontratazio zerrendatik kanpo utziko dira.

13.5. Izangaiaren desgaitasuna aldi baterako kontratazioaren bidez bete beharreko lanpostuarekin bateragarria dela egiaztatu beharra:

Aldi baterako kontrataziorako deituz gero, egiaztatu beharko da izangaiaren desgaitasuna bateragarria dela kontratazioaren xede den lanpostuarekin. Egiaztagiri hori ofizioz eginen dute balorazio eta orientazio talde eskudunek, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan eskumena duen unitateak eskatuta.

14.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aldi baterako barne igoeran aritzeko izangaien zerrendak.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko lanpostuetan aritzeko aldi baterako barne igoerako zerrendak prestatzeko orduan, azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuari jarraikiz jokatuko da, horren bidez arautzen baita Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzea, baita zerrenda horiek indarra hartzean foru dekretu hori garatzen duen indarreko araudiari jarraikiz ere.

Oposizio deialdiaren amaierako emaitzak argitaratu eta gero, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak izangaien zerrenda bidaliko die Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko organo eskudunei, izangai bakoitzak oposizioaren hautapen prozesuan lortutako puntuazioa adierazita, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak presta eta onar ditzan eremu horretan aldi baterako barne igoerarako izangaien zerrendak.

Oposizioaren deialdian parte hartzeko eskabidean, izangaiek adieraziko dute Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aldi baterako barne igoeran aritzeko zerrendetan egon nahi dutela, erakunde autonomoak aintzat har ditzan zerrendak prestatzeari begira.

Aldi baterako barne igoerako zerrendetan parte hartu nahi duten izangaiek baldintza hauek bete behar dituzte: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langile finkoa izatea, lanpostuarena baino maila-talde edo kategoria beheragoko batean sailkatua egotea eta 2.1.1 oinarrian lanpostu horretarako eskatzen diren baldintzak betetzea.

Zerrenda horretan sartzeko, oposizioaren lehenengo proba gainditu beharko da.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak aldi baterako barne igoerarako izangaien zerrendak prestatuko eta onetsiko ditu mailaz igotzeko moduan dauden izangaiekin, lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta.

15.–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak.

15.1. Aldi baterako kontratazioetarako zerrendak prestatu eta kudeatzeko orduan, Osasuneko kontseilariaren martxoaren 23ko 347E/2017 Foru Aginduan xedatutakoari jarraikiko zaio, edo zerrendek indarra hartzeko unean indarrean den foru aginduan xedatutakoari; izan ere, foru agindu horren bidez, arauak onetsi ziren Osasun Departamentuari atxikitako erakunde autonomoetako zentro eta establezimenduetan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak kudeatzeko (2017ko 72. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 12koa).

15.2. Oposizio deialdiaren azken emaitzak argitaratu eta gero, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak izangaien zerrenda –oposizioko hautaprobetan lorturiko puntuazioak erakusten dituena– bidaliko die Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko organo eskudunei, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak esparru horretako aldi baterako izangaien zerrendak presta eta onets ditzan.

15.3. Kontratazio motak eta aukerak hautatzea.

Oposizioaren deialdian parte hartzeko eskabidean izangaiek aukeratu beharko dute zer kontratazio mota nahiago duten, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak aldi baterako kontratazioetarako zerrendak presta ditzan.

Era berean, deialdiaren azkeneko emaitzak argitaratu eta gero, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak hamar egun balioduneko epea irekiko du izangaiek hasieran egindako hautapena aldatu, murriztu edo zabaldu dezaten eta, orobat, kontratazio zerrendetan sartzeko erakunde horrek zehazten duen dokumentazioa aurkez dezaten.

Aldi baterako kontratazioetarako bi zerrenda eginen dira: bata, iraupen laburreko kontratuetarako, eta bestea, iraupen luzeko kontratuetarako.

Izangaiek beren burua baztertzen ahalko dute deialditik eskaintzen den kontratuaren lanaldia heren batekoa edo hortik beherakoa denean.

15.4. Kontratazio zerrenda horietan sartzen diren izangaiek deialdiaren 2.1.1 oinarrian eskatutako baldintzak bete beharko dituzte.

Aurreko paragrafoan ezarritakoa betetzen ez dutenak kontratazio zerrendatik kanpo utziko dira.

15.5. Izangaiaren desgaitasuna aldi baterako kontratazioaren bidez bete beharreko lanpostuarekin bateragarria dela egiaztatu beharra:

Aldi baterako kontrataziorako deituz gero, egiaztatu beharko da izangaiaren desgaitasuna bateragarria dela kontratazioaren xede den lanpostuarekin. Egiaztagiri hori ofizioz eginen dute balorazio eta orientazio talde eskudunek, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan eskumena duen unitateak eskatuta.

16.–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan aldi baterako barne igoeran aritzeko izangaien zerrenda.

Prestatzen direnean Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko lanpostuetan aritzeko aldi baterako barne igoerako zerrendak, azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuari jarraikiz jokatuko da (horren bidez arautzen da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzea) baita zerrenda horiek indarra hartzean foru dekretu hori garatzen duen indarreko araudiari jarraikiz ere.

Oposizio deialdiaren azken emaitzak argitaratu eta gero, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak izangaien zerrenda –oposizioko hautaprobetan lorturiko puntuazioak erakusten dituena– bidaliko die Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko organo eskudunei, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak esparru horretako aldi baterako barne igoerarako izangaien zerrendak presta ditzan.

Oposizioaren deialdian parte hartzeko eskabidean, izangaiek adieraziko dute Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan aldi baterako barne igoeran aritzeko zerrendetan egon nahi dutela, erakunde autonomoak aintzat har ditzan zerrendak prestatzeari begira.

Aldi baterako barne igoerako zerrenda horietan parte hartu nahi duten izangaiek baldintza hauek bete behar dituzte: Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko langile finkoak izatea, lanpostuarena baino maila-talde edo kategoria beheragoko batean sailkatuta egotea eta 2.1.1 oinarrian lanpostu horretarako eskatzen diren baldintzak betetzea.

Zerrenda horretan sartzeko, oposizioaren lehenengo proba gainditu beharko da.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak aldi baterako barne igoerarako izangaien zerrendak prestatu eta onetsiko ditu, mailaz igotzeko moduan dauden izangaiekin, lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta.

17.–Errekurtsoak.

Kalifikazio epaimahaiak ematen dituen egintzen eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Deialdiaren, oinarrien eta oinarriak aplikatzeko egintzen kontra, kalifikazio epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, errekurtsoa zer egintzaren kontra jarri nahi den, hura argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluarekin bat eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, 2021eko abuztuaren 24an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

I. ERANSKINA

Gai-zerrenda

1. atala.–Araudi orokorra.

1. gaia.–Europar Batasuna: Europako Parlamentua. Kontseilu Europarra. Europar Batasuneko Kontseilua: eskumenak, egitura eta funtzionamendua. Europako Batzordea: osaera, antolaketa eta funtzionamendua. Justizia Auzitegia.

2. gaia.–Europako Erkidegoko zuzenbidea: haren iturriak. Sorrerako zuzenbidea eta zuzenbide eratorria. Tratatuak. Erregelamenduak, zuzentarauak eta erabakiak. Europako Erkidegoko zuzenbidearen eta estatu kideen antolamendu juridikoaren arteko loturak. Politika erkideak.

3. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa: printzipio orokorrak. Oinarrizko eskubideak eta betebeharrak. Koroa. Gorte Nagusiak: osaera eta eginkizunak. Gobernua eta Estatuko Administrazioa. Botere judiziala. Ekonomia eta Ogasuna. Estatuaren lurralde-antolamendua. Konstituzio Auzitegia: osaera, izaera eta eskumenak.

4. gaia.–Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa: izaera eta esanahia. Atariko titulua. Nafarroaren eskumenak.

5. gaia.–Nafarroako Parlamentua edo Gorteak: osaera, antolaketa eta eginkizunak. Nafarroako Kontuen Ganbera: eskumen esparrua, eginkizunak eta organoak. Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoa: eginkizunak, prozedura eta ebazpenak.

6. gaia.–Nafarroako Gobernua: Eginkizunak. Osaera, izendapena, eraketa eta kargu-uztea. Eskudantziak eta eskumenak. Funtzionamendua. Sostengu eta laguntzarako organoak. Erantzukizun politikoa, parlamentuaren kontrola eta parlamentua desegitea. Nafarroako Gobernuko lehendakaria. Nafarroako Gobernuko lehendakariordeak eta kontseilariak.

7. gaia.–Zuzenbidearen iturriak: iturrien hierarkia. Legea. Lege maila duten gobernuaren xedapenak. Legegintzako ekimena eta lege mailako arauak emateko ahala. Erregelamendua: kontzeptua, motak eta mugak. Gobernuaren erregelamendu-ahala.

8. gaia.–Administrazio Publikoa eta sektore publikoa: kontzeptuak. Urriaren 1eko 40/2015 Legea: xedapen orokorrak; sektore publikoaren funtzionamendua eta jarduteko printzipioak; administrazio publikoetako organoak; hitzarmenak. Administrazioen arteko harremanak.

9. gaia.–11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa. I. titulua: “Xedapen orokorrak”. II. titulua: I. kapitulua, “Foru Administrazio Publikoa”. II. kapitulua, “Foru Administrazio Publikoaren antolaketa”. III. kapitulua, “Eskumenen erabileraren araubide juridikoa”. IV. kapitulua, “Kide anitzeko organoak”. III. titulua: I. kapitulua, “Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren antolaketa”. VI. titulua: I. kapitulua, “Pertsonen eskubideak”.

10. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa. Egintza administratiboak: administrazio egintzen betebeharrak. Egintzen eraginkortasuna. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. Egintzak administrazio bidean berrikustea: ofiziozko berrikuspena eta administrazio errekurtsoak.

11. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa. Administrazio-prozedurari buruzko xedapen orokorrak: Prozedurako interesdunak. Administrazio publikoen jarduna: jarduteko arau orokorrak; baldintzak eta epeak. Prozeduraren bermeak. Prozeduraren hasiera, antolamendua, instrukzioa eta amaiera. Egikaritzea.

12. gaia.–Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua: langile motak. Funtzionario publikoak hautatzea. Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea. Administrazio karrera. Egoera administratiboak. Lanpostuak betetzea. Eskubideak eta betebeharrak.

13. gaia.–Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean. Administrazio Elektronikoa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan.

14. gaia.–Kontratu Publikoei buruzko Foru Legea Atariko titulua. Kontratistak. Kontratuen tipologia eta araubide juridikoa. Kontratu publikoen kontratu kudeaketarako printzipioak eta arauak. Publizitate arauak eta adjudikazio prozedurak. Kontratuak betearaztea. Administrazio Publikoek egiten dituzten kontratuen arau berariazkoak.

15. gaia.–11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, Dirulaguntzei buruzkoa. Aplikazio eremua. Dirulaguntza publikoei buruzko xedapen orokorrak. Dirulaguntzak emateko eta kudeatzeko prozedurak. Dirulaguntzen itzulketa. Dirulaguntzen jarraipena eta kontrola.

16. gaia.–5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzkoa: Xedapen orokorrak. Gardentasuna: gardentasuna jarduera publikoan eta publizitate aktiboa. Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea: arau orokorrak, hura gauzatzeko prozedura eta aurkaratzeko araubidea. Nafarroako Gardentasunaren Kontseilua.

17. gaia.–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa. Xedapen orokorrak. Datu babesaren printzipioak. Pertsonen eskubideak.

18. gaia.–Genero berdintasuna: 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirakoa: berdintasunaren printzipioa eta bazterkeriaren kontrako babesa. 17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzkoa.

2. atala.–Sektore publikoaren ekonomia.

1. gaia.–Ekonomia Publikoaren justifikazioa. Oreka orokorraren eredu teorikoa. Ekonomiako esku-hartze publikoaren oinarriak. Estatuaren eginkizun fiskalak: esleitzea, banatzea eta egonkortzea. Ogasun publikoaren gaineko teoria positiboa eta arau-emailea. Ogasun publikoaren egungo gaiak.

2. gaia.–Ongizatearen ekonomiaren oinarriak. Efizientzia ekonomikoa kontsumoan, ekoizpenean eta efizientzia orokorrean. Esku-hartze publikoa eraginkortasuna lortzeko: merkatuaren akatsak. Ondasun publikoak. Kanpo efektuak. Ondasun pribatuen hornidura publikoa. Esku-hartze publikoa ekitatea lortzeko.

3. gaia.–2/2012 Lege Organikoa, apirilaren 27koa, Aurrekontuaren Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzkoa.

4. gaia.–Espainiako administrazio publikoen arteko finantza harremanak. Araubide erkideko autonomia erkidegoen finantzaketa-sistema: printzipioak eta baliabide finantzarioak. Europar Batasunarekiko finantza-harremanak.

5. gaia.–Hitzarmen Ekonomikoaren sistema. Nafarroaren eta Estatuaren arteko hitzarmenen historia. Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko hitzarmen ekonomiko indarduna. Xedapen orokorrak. Estatuaren zama orokorretarako ekarpen ekonomikoa. Koordinazio Batzordea.

6. gaia.–Nafarroaren eta Estatuaren arteko tributu harmonizazioari buruzko arauak. Zuzeneko eta zeharkako zergen ordainarazpenaren mugak, eskumenak eta administrazio eskuduna. Arbitraje Batzordea.

7. gaia.–Nafarroako Ogasun Publikoa. Eskubide eta betebehar ekonomikoak. Finantza eragiketak. Ardurak.

8. gaia.–Nafarroako Aurrekontu Orokorrak: Edukia eta onespena. Prestaketa. Aurrekontuen egitura. Kredituak eta aldaketak. Aurrekontuen exekuzioa eta likidazioa.

9. gaia.–Foru sektore publikoa osatzen duten entitateen kudeaketa ekonomiko-finantzarioaren barne kontrola.

10. gaia.–Nafarroako toki entitateen aurrekontua. Edukia, eginkizuna eta egitura. Tokiko aurrekontuen printzipioak. Tokiko aurrekontuen zikloa. Aurrekontuen gaineko kontrola. Kontzeptua, motak eta erakundeak.

11. gaia.–Foru araubideko toki entitateen udaleko tributu sistema. Zergak, tasak eta kontribuzioak.

12. gaia.–Diru-politika. Oinarriak eta oinarrizko edukiak. Ohiko diru-politikaren tresnak. Ohikoa ez den diru-politikaren tresnak. Diru-politikaren eraginkortasuna.

13. gaia.–Zerga-politika. Oinarriak eta oinarrizko edukiak. Gastu publikoa, zergak eta horien eragina jarduera mailan. Egonkortzaile automatikoak. Zerga-politikaren eraginkortasuna. Inflazioa zerga gisa. Defizitaren eta hedaldiaren ondorio ekonomikoak eta kanporatzearen ondorioa.

3. atala.–Egitura ekonomikoa.

1. gaia.–Europar Batasuneko finantzak eta aurrekontua. Ezaugarri orokorrak eta bilakaera historikoa. Diru-sarreren eta gastuen gaineko alderdi orokorrak. Egungo ikuspegi finantzarioak.

2. gaia–Europar Batasuna eta batasunaren politikak: Europar Batasunaren eskualde-politika eta kohesio-politika. Helburuak. Eskualde-politika nazionalak koordinatzea. Finantza-tresnak. Nafarroa eta Europako eskualde-politika.

3. gaia.–Europar Batasuna eta batasunaren politikak: Nekazaritza Politika Erkidea. Helburuak. NPEaren garapen historikoa eta hurrenez hurreneko aldaketak.

4. gaia.–Europar Batasuna eta politika erkideak: ingurumen politika, Europako Itun Berdea, garraio politika, eta energiaren, industriaren, teknologiaren eta ikerketaren arlokoak.

5. gaia–Europar Batasuna eta politika erkideak: gizarte- eta enplegu-politika eta kulturaren, hezkuntzaren eta Lanbide Heziketaren arlokoa. Lehiaren politika.

6. gaia.–Banku zentralen sistema europarra eta eurogunearen diru-politika: helburuak eta tresnak. Euroaren gobernamendu ekonomikoa. Bankuen batasuna eta beste garapen batzuk.

7. gaia.–Europarako berreskurapen plana. Espainiako ekonomiaren suspertze, eraldaketa eta erresilientzia plana.

8. gaia.–Egiturazko eraldaketak Nafarroako ekonomian 1960tik aurrera. Nafarroako ekonomia Espainian eta Europako eskualdeen artean. Azken krisialdiei erreferentzia berezia. Egungo egoera eta ikuspegiak.

9. artikulua.–Lehen sektorea Nafarroan. Espezializazio produktiboa. Nekazaritza Politika Erkidearen aplikazioa Nafarroan. Nafarroako nekazaritza politika.

10. artikulua.–Industria sektorea Nafarroan. Bilakaera eta gaur egungo egoera. Espezializazio produktiboa. Nafarroako Gobernuaren politika, industriaren eta teknologiaren alorretan. Nafarroako espezializazio adimentsuaren estrategia (S3).

11. gaia.–Eraikuntzaren sektorea Nafarroan Etxebizitza: etxebizitza-parkea Nafarroan, prezioen bilakaera eta kostuak. Nafarroako Gobernuaren politika, etxebizitzaren eta lurzoruaren alorretan.

12. gaia.–Zerbitzuen sektorea Nafarroan. Sektorearen azterketa. Makromagnitude nagusiak eta horien banaketa ekoizpen-adarka. Zerbitzu jardueren bilakaera, krisialdian izan duten jokamoldea eta gaur egungo egoera. Nafarroako Gobernuaren politikak, sektoreari laguntza emateko.

13. gaia.–Lan merkatua Nafarroan. Adierazle nagusiak eta iturri estatistiko erabilgarriak. Biztanleria aktiboa, lana eta langabezia. Banaketa, sektoreen, eremuen, adinaren eta sexuaren arabera. Nafarroako Gobernuaren laguntzak enplegua sustatzeko.

14. gaia–Nafarroako biztanleriaren egitura eta bilakaera. Biztanleriaren berezko mugimendua. Migrazio mugimenduak. Joera demografikoak.

15. gaia.–Nafarroan diharduten administrazioen gastu publikoa. Nafarroako Aurrekontu Orokorrak: gastuen azterketa ekonomiko eta funtzionala, diru-sarreren eta saldoen azterketa. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko enpresa sektore publikoa.

16. gaia.–Kanpo-sektorea Nafarroako ekonomiaren kanpoko merkataritza-harreman globalak. Esportazioak eta inportazioak gainontzeko herrialdeekin: egitura eta bilakaera. Atzerriaren inbertsioak Nafarroan eta Nafarroaren inbertsioak atzerrian.

4. zatia.

–Kontabilitatea.

1. gaia.–Kontabilitatearen gaineko Plan Orokorra. Kontabilitatearen esparru kontzeptuala. Erregistro eta balorazio arauak. Urteko kontuak. Kontuen taula. Kontabilitateko definizioak eta erlazioak.

2. gaia.–Kontabilitate analitikoa. Kontzeptuak eta sailkapena. Kostu ereduak eta metodoak. Kudeaketa-kontabilitatearen aplikazio sektorialak sektore publikoan.

3. gaia.–Sozietateen kontabilitatea. Erregistro eta balorazio arauak. Ondare garbia. Sozietateen eraketa. Diruzkoak ez diren ekarpenak eta akziodun berankorrak. Kapitala handitzea eta gutxitzea. Ekintza propioak. Emaitza aplikatzea. Sozietateak desegitea, likidatzea eta eraldatzea. Betebeharren jaulkipena. Jesapenen amortizazioa. Sozietateak batzea eta bereiztea.

4. gaia.–Finantza-egoeren azterketa. Finantza egoeraren azterketa epe laburrera. Finantza egoeraren azterketa epe luzera.

5. gaia.–Kontabilitate Publikoaren Plan Orokorra Kontabilitatearen esparru kontzeptuala. Erregistro eta balorazio arauak. Urteko kontuak. Kontuen taula. Kontabilitateko definizioak eta erlazioak.

–Finantzen matematika.

6. gaia.–Kapitalizazio bakuna. Deskontu komertziala eta arrazionala. Mugaegun komuna. Batez besteko mugaeguna. Kapitalizazio konposatua. Mugaegun lineala. Hitzarmen esponentziala. Puntu baliokideak kapitalizazio bakunean eta konposatuan. Zenbateko efektiboa eta zenbateko nominala.

7. gaia.–Errentak. Kontzeptuak eta sailkapena. Epe ziurreko errentak, errenta konstanteak eta aldakorrak. Errenta zatikatuak. Errenta betierekoak.

8. gaia.–Maileguak Amortizazio sistemak. Errenboltso bakarra, amortizazio kuota konstantea, urteko kuota konstantea, aritmetikoki eta geometrikoki handituz doazen urteko kuotak. Amortizazio metodoa interes zatikatuen bidez. Kapital bat eratzeko eragiketak.

9. gaia.–Jesapen normal klasikoak eta alde bateko zein biko ezaugarri komertzialak dituztenak. Normaliza daitezkeen jesapenak: amortizazio-primarekin, amortizazio lehorrarekin, loteekin, interesen ordainketaren zatikapenarekin, aldian aldiko administrazio-gastuekin.

–Estatistika.

10. gaia.–Posizio-neurriak: batez bestekoak. Batezbesteko aritmetikoa, geometrikoa, harmonikoa, koadratikoa, mediana eta moda. Sakabanatze neurriak: bidea, batez besteko desbiderapena, bariantza eta desbiderapen estandarra, aldakuntza-koefizientea, aldagai baten tipifikazioa. Asimetria eta kurtosia. Beste neurri batzuk.

11. gaia.–Bi aldagairen arteko doikuntza eta korrelazioaren azterketa.

12. gaia.–Indize-zenbakiak: bakunak eta konposatuak. Serie estatistikoen deflatazioa. Estekak eta oinarri aldaketak. Adierazlerik erabilienak: erreferentzia berezia KPIari.

13. gaia.–Denborazko serieak. Ezaugarriak eta autokorrelazioa. Denborazko serieen osagaiak. Joera sekularra. Aldakuntza urtarotarrak. Gorabehera ziklikoak. Iragarpena.

II. ERANSKINA

Enpresa zientzietako diplomadunen lanpostuak

LANPOSTUA

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN ESPARRUA

ARAUBIDE

JURIDIKOA

HERRIA

HIZKUNTZAK

GIDABAIMENA

827

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentua

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusia

Funtzionarioa

Iruña

10572

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentua

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusia

Funtzionarioa

Iruña

5820

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentua

Barne Zuzendaritza Nagusia

Funtzionarioa

Cordovilla

6848

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentua

Barne Zuzendaritza Nagusia

Funtzionarioa

Cordovilla

8449

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentua

Nafarroako Berdintasunerako Institutua

Funtzionarioa

Iruña

6371

Lurralde Kohesiorako Departamentua

Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusia

Funtzionarioa

Iruña

B

6365

Lurralde Kohesiorako Departamentua

Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusia

Funtzionarioa

Iruña

5836

Lurralde Kohesiorako Departamentua

Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusia

Funtzionarioa

Iruña

B

5838

Lurralde Kohesiorako Departamentua

Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusia

Funtzionarioa

Iruña

B

6366

Lurralde Kohesiorako Departamentua

Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusia

Funtzionarioa

Iruña

B

6369

Lurralde Kohesiorako Departamentua

Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusia

Funtzionarioa

Iruña

B

11014

Ekonomia eta Ogasun Departamentua

Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusia

Funtzionarioa

Iruña

10904

Ekonomia eta Ogasun Departamentua

Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusia

Funtzionarioa

Iruña

10120

Ekonomia eta Ogasun Departamentua

Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusia

Funtzionarioa

Iruña

10589

Ekonomia eta Ogasun Departamentua

Kontu-hartzailetzako Zuzendaritza Nagusia

Funtzionarioa

Iruña

10590

Ekonomia eta Ogasun Departamentua

Kontu-hartzailetzako Zuzendaritza Nagusia

Funtzionarioa

Iruña

B

2646

Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentua

Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusia

Funtzionarioa

Iruña

Ingelesa, B1

10378

Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentua

Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusia

Funtzionarioa

Iruña

2600

Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentua

Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusia

Funtzionarioa

Iruña

2608

Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentua

Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusia

Funtzionarioa

Iruña

2612

Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentua

Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusia

Funtzionarioa

Iruña

B

8180

Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentua

Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusia

Funtzionarioa

Iruña

8695

Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentua

Justizia Zuzendaritza Nagusia

Funtzionarioa

Iruña

39095

Hezkuntza Departamentua

Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia

Funtzionarioa

Iruña

7530

Eskubide Sozialetako Departamentua

Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusia

Funtzionarioa

Iruña

7531

Eskubide Sozialetako Departamentua

Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusia

Funtzionarioa

Iruña

7976

Eskubide Sozialetako Departamentua

Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusia

Funtzionarioa

Iruña

10332

Eskubide Sozialetako Departamentua

Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusia

Funtzionarioa

Iruña

10431

Eskubide Sozialetako Departamentua

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua

Funtzionarioa

Iruña

10084

Eskubide Sozialetako Departamentua

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua

Funtzionarioa

Burlata

10129

Eskubide Sozialetako Departamentua

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua

Funtzionarioa

Burlata

10101

Eskubide Sozialetako Departamentua

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia

Funtzionarioa

Iruña

8329

Eskubide Sozialetako Departamentua

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia

Funtzionarioa

Iruña

7737

Eskubide Sozialetako Departamentua

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia

Funtzionarioa

Iruña

10578

Eskubide Sozialetako Departamentua

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia

Funtzionarioa

Iruña

9826

Eskubide Sozialetako Departamentua

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia

Funtzionarioa

Iruña

6941

Eskubide Sozialetako Departamentua

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia

Funtzionarioa

Iruña

7720

Eskubide Sozialetako Departamentua

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia

Funtzionarioa

Iruña

10102

Eskubide Sozialetako Departamentua

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia

Funtzionarioa

Iruña

10220

Eskubide Sozialetako Departamentua

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia

Funtzionarioa

Iruña

71163

Osasun Departamentua

Nafarroako Ospitalegunea

Funtzionarioa

Iruña

71274

Osasun Departamentua

Nafarroako Ospitalegunea

Funtzionarioa

Iruña

10392

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua

Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusia

Funtzionarioa

Iruña

Ingelesa, B1

Iragarkiaren kodea: F2113001