221. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

2022ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Ultzamako Udalak, 2021eko irailaren 2an egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022ko ekitaldiko plantilla organikoa. Hasiera batez onetsitako plantilla organikoa jendaurrean egonen da Udal Idazkaritzan, hamabost egun balioduneko epean, iragarkia paratuz Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udal honen ediktuen taulan, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta komenigarri iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz apirilaren 2ko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Toki Ogasunak), hara igortzen baitu 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluak (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

Erreklamaziorik egin ezean, jendaurreko epea iragandakoan, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da.

Larraintzarren (Ultzama), 2021eko irailaren 2an.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2113435